Herio dantza (Hrastovlje)
Herio dantza (Hrastovlje) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | John of Kastav (en) |
Sorrera-urtea | 1490 |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Holy Trinity Church (en) |
Bilduma | Holy Trinity Church (en) |
Koordenatuak | 45°30′38″N 15°54′00″E / 45.51062°N 15.90008°E |
Herio dantza Gotikoko margolaritzaren fresko ezaguna da. Margolan hau Esloveniako Hrastovljeko Hirutasun Santuaren elizan dago. Esloveniako gotikoko lan nagusietariko bat da. 1490ean Janez iz Kastva esloveniar margolariak eta bere taldeak burutu zuen. Freskoa Jože Pohlenek 1951an aurkitu zuen. Gaia oso ezaguna izan zen Erdi Haroan, batez ere literaturan: Herioak pertsona guztiak berdintzen ditu; berdin da apezpiku, zaldun edo pobre izan, gaztea ala zaharra izan, emakumea ala gizona izan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Freskoan eskeleto hilara bat prozesioan ikus daiteke. Haien artean pertsona mota eta estamentu desberdinak ikus ditzakegu. Guztiak hilobira doaz. Han Herioaren pertsonifikazioa tronu batean eserita ikusten dugu. Pertsonaiak hauxek dira: aitasantu bat, errege bat, erregina bat, monje bat, apezpiku bat, merkatari bat, zaldun bat, eskale bat eta haurtxo bat.
Literaturan ohikoa bazen Erdi Haroko margolaritzan ez zen hainbeste. Batez ere XV. mendean agertu zen eta hurrengoan desagertu zen. Hrastovljeko margolan han Italiako eragina erakusten du.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Höfler, Janez (1997), Srednjeveške freske v Sloveniji - Primorska (Erdi Haroko frescoak itsasertzeko Eslovenian), Družina, Ljubljana, 96.or.