Herioa eta egurgilea
Herioa eta egurgilea (La Mort et le Bucheron) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean-François Millet |
Sorrera-urtea | 1850(e)ko hamarkada |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 77,5 () × 98,5 () cm |
Genero artistikoa | allegory (en) eta genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Death and the Lumberjack (en) |
Kokapena | |
Lekua | Ny Carlsberg Glyptotek |
Bilduma | Ny Carlsberg Glyptotek |
Inbentarioa | MIN 0972 |
Herioa eta egurgilea (frantsesez La Mort et le Bucheron) Jean F. Millet margolari frantsesaren margolana da, 1859an egina. Lana errealismoan kokatzen da. Gaur egun Kopenhageko Ny Carlsberg Glyptotekn erakusten da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan honetan Millet margolariak nekazal inguruko eszena bat azaldu nahi izan zuen; bere obraren lehenengo garaian ohikoak izango dira horrelako gaiak. Urte horietan nekazarien mundua, langileenaren aurka, positibotzak jotzen zen, mundu naturala, usteldu gabekoa. Mezu hori burgesiaren gustukoa zen, jakina. Egileak nekazari pobreak erakutsi nahi ditu, modu batez haien irudia goraipatuz. Zentzu horretan lan honetan badago kritika elementu bat baina errealitate bere gordintasun osoz erakutsi gabe.[1]
Lan honen oinarria XVII. mendeko La Fontaine idazle frantsesaren izen bereko alegia dago.[2] Herioa egurgilearen bila etorri da eta harekin eraman nahi du. Herioa era tradizionalean agertzen da irudikatuta: sega lepoan eta hil oihalez jantzita. Gizona egur sorta nbat heltzen du eta haren aurpegiak amaiera iragartzen du. Eszena oso argi bereziaz dago egina, irreala. Herioaren ezkerrean harea ordulari bi hegalakin ikus daiteke, denbora oso azkar joaten dela adierazteko sinboloa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://books.google.es/books?id=gqBqhcqf9RQC&pg=PA237&lpg=PA237&dq=la+muerte+y+el+leñador,+Millet&source=bl&ots=4kYS7xpVcG&sig=M86sFNrkuTl9ZuiXi3atGrTtuSo&hl=es&ei=V82qTpXBJ82Y8gPM7b2JCw&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=9&sqi=2&ved=0CFwQ6AEwCA#v=onepage&q=la%20muerte%20y%20el%20le%C3%B1ador%2C%20Millet&f=false
- ↑ http://poesie.webnet.fr/lesgrandsclassiques/poemes/jean_de_la_fontaine/la_mort_et_le_bucheron.html