Herofila
Herofila | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Sibila eritrearra |
Ogibidea | poeta eta begitazioduna |
Herofila Marpeson jatorria zuen sibila bat zen, Troade delakoan (Troia zegoen tokia) Lamia eta aita hilkor baten alaba zen. Azken honek, Teodoro zuen izena eta Ida mendian artzaina zen. Herofila izan zen Troiako Gerra iragarri zuena, arduraduna, Helena izeneko emakume bat izango zela adieraziz. Bere bizitzako zatirik handiena Samosen igaro zuen. Esaten denez, Apolo jainkoaren omenezko ereserki bat konposatu zuen (profeziak inspiratzen zituen jainkoa).
Berarekin, beti zeraman harri bat. Bertara igotzen zen bere profeziak egiteko, Harri hau Delfosen mantendu zen bera hil eta gero, eta, Pausanias historialariaren garaian, interesatuak zeudenei erakusten zitzaien. Apolo Esminteoren basoan zegoen bere hilobia ere erakusten zen.
Troaden hil zen.