Hezkuntza teknologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Hezkuntza teknologikoa edo irakaskuntza teknikoa teknologia errealitatea interpretatu eta eraldatzeko erabiltzen duen diziplina da.

Hezkuntzaren arloko ikasgaia da eta eremu soziala ere kontuan hartzen du, ikasleek ezagutza praktikoekin ohitzea helburua izanda, teknologiaren alorrean alfabetatze maila igo dadin. Alfabetatze prozesu hau garapenaren esparru praktikoan, teknologiaren interpretatze kritikoan eta eremu digitalean eta programazio arloan garatu behar da.

Hezkuntza teknologikoaren helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marc de Vriesek Unescorentzat egindako ikerketa batean, hezkuntza teknologikoaren orientabideak herrialdearen arabera aldatzen direla adierazten du. Horrela, bi talde handietan sailkatu ahal dira, hain zuzen ere, trebetasun praktikoen eskuratzea eta teknologien fenomenoaren ulermen hobea. Kasu guztietan, zailtasun maila, eskola-mailaren araberakoa izango da.

« Irakaskuntza teknikoa, pertsona oro gizadiak ingurune fisikoa eraldatzeko eta bere beharretara egokitzeko bildu dituen baliabide teorikoen eta materialen erabilera modu adimentsuan baliatzeko trebatzean datza. »

—Luis Enrique Erro[Oh 1]


Trebetasun praktikoak eskuratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trebetasun bakoitzaren zailtasun maila oso ezberdina da, zeren, artisau-lana eskolatze lehen urteetan irakasteko aukera izan arren, zientzietarako aplikazioa hauen aurretiko ezauera eskatzen du, orokorrean, azken urteko bigarren mailako ikerketekin bat eginez.

  • Artisau-eremu: tresnen lanketa indibiduala, etxean edo lantegi txikietan.
  • Industrialak: manufakturen lanerako gaitasuna.
  • Soluzioen diseinua: arazo praktikoak ebazteko metodo berritzaileak.
  • Zientzietarako aplikazioa: arazo praktikoak ebazteko xedearekin.

Fenomeno teknologikoaren ulermena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaskuntza honen bidez, ikasleen partaidetza mundu teknologiko garaikidean hobetzea bilatzen da, ardatz hauek jarraituz:

  • Teknologia kritikoak: teknologia nagusiak dira, oinarrizko beharrak asebetetzeko, horrela, inguruko arazoak ebazten ziren, jakintza ezberdinak eta tresna ezberdinak erabiltzen.
  • Zientzia, teknologia eta gizartea: jarduera zientifikoen eta sozialen ulermena, jarduera teknologikoei aplikatuta, batzuk ingurumenean ondorioak dituztela kontuan izanda, ondorio hauek ulertzen eta gizartean eta planetan duten inpaktua aztertzen.
  • Teknologiari buruzko hausnarketa: etengabeko eboluzio eta eraldaketan dagoen zera bezala teknologia ulertzeko gaitasuna da. Izan ere, teknologia erabat lotuta dago jendartearen behar, gastu edo sarrerekin, horrela, teknologiaren orientabidea ondo jarrita egotea, gizakien erantzukizuna izaten. Usteko hau gizakiaren funtzio alfabetatze prozesurako mesedegarria izan behar da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza sistemetan hezkuntza teknologikoaren eransketa, Amerikako Estatu Batuetan 70-ko hamarkadan egindako hezkuntza erreformetan du sorrera. Zehazki, egindako hezkuntza tailerretan eta arte industrialeko tailerretan formatu egin zen. Aldi berean, Ingalaterran, lanbide zaharren bidez egindako tailerretan bilakaera izaten du hezkuntza teknologikoak. Tailer hauek erreboluzio teknologiko berrien ondorioz sortutako gizarte arazo eta beharrei erantzuteko sortu ziren. Latinoamerika gai honen inguruan pausoak ematen hasten da, Ingalaterran eta Amerikako Estatu Batuetan emandako aldaketen ondorioz. Estruktura didaktikoa. Gaia honi buruzko estrukturaren ardatz bakarra, bere praktikotasunaren garrantzia da, hau da, ikasgai hau hobeto ikasten da erabiltzen, eta ez bakarrik berari buruz irakurtzen, ikertzen edo informazioa jasotzen. Horregatik, produktuen analisia eta proiektu teknologikoak nabarmentzen dira teknologiaren praxis metodologiko gisa. Teknologiaren irakaskuntza aurrera eramateko, taldeko praktika kolaboratzailea aurrera eramaten da, horrela ikasleen arteko elkarrekintza sustatzen.

Teknologiaren analisien metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Analisien hurrengo motak gomendatzen dira:

  • Morfologikoa: formari dagokion atala da, neurriak, pisua, bolumena, koloreak… gehitu ahal dira. Objektuaren kanpoko itxurari buruzko informe bat garatzea da, eta bere euskarri egiteko estrukturari buruz. Txostenean ezaugarri geometrikoetan sakondu egiten da, hain zuzen ere, sekzioa, bolumena, luzera, ergonomia, besteak beste. Informazioaren interpretatze egokirako, analizatutako objektuaren grafikoa gehitu ahal da.
  • Funtzionala: Zertarako erabiltzen da? Objektuaren funtzio primarioak eta bigarren mailako funtzioak aipatu behar dira. Gainera sortu zenean planteatu ziren helburuak lortzen dituen ala ez adierazi behar izango da.
  • Funtzionamendua: nola funtzionatzen du? Nola erabiltzen da? Analisi hau, analisi estrukturalarekin batera egin daiteke, eta komenigarria izango da. Hau da, produktua nola funtzionatzen duen eta konponente bakoitzaren funtzioa garatzea.
  • Estrukturala-funtzionala: Zeintzuk dira bere atalak eta nola erlazionatzen dira? Hemen, objektuaren zati bakoitza aipatu behar da, eta euren arteko erlazioa. Horretarako, objektuaren zatikatzea egitea komenigarria da.
  • Teknologikoa: Nola dago eginda? Zein materialekin? Atal honetan objektuaren materialak aipatzea komeni da, ekoizte prozesua adierazten.
  • Ekonomikoa: Zein balore du? (koste ezberdinak gehitu ahal dira: produkzio kostuak, salmenta kostuak…) Atal honetan, objektuari balorea emango zaio, eta komenigarria da bere merkatu prezioa ikertzea.
  • Konparatiboa: Zer ezberdintasun ditu bere produktu ordezkatzaileekin? Analisiaren parte honetan, gure produktua konparatzen dugu funtzio berdina dituzten objektuekin. Ezberdintasun estrukturalak adieraziko dira, eta produktuaren eraginkortasuna, funtzionatzeko zehaztasuna, eta abar. Gainera, produktua, itxura antzekoa baina zeregin ezberdina dituzten produktuekin konparatu daiteke.
  • Erlazionala: Nola dago ingurumenarekin erlazionatuta? Horretarako, objektua eta bere objektu lotesleak analizatuko dira.
  • Agerpenaren berreraiketa eta produktuaren eboluzio historikoa: nola sortu zen eta nola eboluzionatu egin du historian zehar? Kapitulu honetan, produktuaren sorrerarako izandako motibazioak, ideiak… aipatzea komeni du, hau da, garaiaren testuingurua produktua burutzeko.
  • Ingurunekoa: Atal honetan, objektuak ingurumenean izan ahal dituen ondorioak analizatu behar dira; urarentzako edo beste elementu naturalentzako sustantzia toxikoak eragiten baditu, esaterako.

Teknologia-ezagupen sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marrazketa teknikoaren ezagutza.
  • Estrukturen ezagutza.
  • Materialen ezagutza (zur, metala, plastikoa…)
  • Mekanika ezagutza.
  • Elektrizitate ezagutza.
  • Elektronika ezagutza.
  • Informatika ezagutza.
  • Pneumatika eta ezagutza hidraulikoa.
  • Robotika eta automatika ezagutzak.

Alfabetatze digitala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfabetatze digitala hezkuntza teknologikoaren saila da, eta gaur egun, kultura digitalaren munduan murgilduta egonda, sustatu behar den eremua da. Martin Varsavsky esaten duen bezala, teknologien gorakada testuinguru sozial ezberdinetan eraldaketak sortu ditu, baina, batez ere, eraldaketa hau, hezkuntza eremuan estimatu egin da. Horregatik, hezkuntzaren metodologian aldaketa handiak egin behar izan dira, hezkuntza gaur egungo errealitatearekin bat egiteko. Kontzeptuaren sorrera. Hasiera batean, alfabetatze kontzeptua irakurtzeari eta idazteari lotuta egon arren, komunikazio hizkuntza berrien sorrerarekin, eta medio berrientzako sarbidearekin, Internetera esaterako, konpetentzia berrien eskurapena egitea beharrezkoa egin da. Izan ere, alfabetatze kontzeptua zabaldu egin zen, esaterako, hizkuntza audiobisualak bereganatuz. Horrela, “digital” kontzeptua sortu egin zen, alfabetatzearen formatu berriari izena emateko. Zehazki, alfabetatze berriarentzako hurrengo definizioa proposatu zuen Gilbertek: alfabetatze digitala jakintza baten informazio eraldaketa prozesua hautatzeko, prozesatzeko eta analizatzeko erabiltzen diren trebetasun sozio kognitiboen multzoa da. Kontzeptu berri hau sortu izan den bezala, alfabetatze digitala eremu zabalago bat hartzen du, ezaugarri zehatz batzuekin:

  • Sarearen bidez lortu ahal den informazioaren juizio informatuak eta eztabaidatzeak egiteko gaitasuna.
  • Ezagutzaren eraikitzeekin erlazionatutako abileziak, erantzukizunez aurrera eramaten.
  • Informazioa bilatzeko gaitasuna, Interneten informazio iturri fidagarriak eta zehatzak bilatzen.
  • Interneten beste erabiltzaile existitzen diren kontzientzia izan, eta hauek, ezagutzaren garapen bat zabaldu ahal dutela, medio digitalaren bidez garatzen den eztabaida batekin.
  • Erraminten balorazioa, informazioa osatzeko.
  • Informazioaren baliotasuna jakiteko gaitasuna.

Eskolen papera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreboluzio digitalaren sorrerarekin, eskolak plazaratzen dira, eta ez dira umeek eta gazteek munduarekin kontaktatzeko erdigunea. Testuinguru berriak, irakaslearentzako erronka berriak islatzen ditu, hezitzeko modua aldatzeko beharra ekartzen. Horrela ere, hezitze modu berriak berrikuntza, flexibilitate eta konpromisu edukierak kontuan hartu behar ditu. Bestalde, eskolek kontuan izan behar dute komunikatze medio hauetan sartzeko ezberdintasunak daudela, eta, sare sozialen erabileran dagoen kontsumismo eta indibidualismoa, besteak beste.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gazteleraz, jatorrizkoa: La enseñanza ténica es aquella que tiene por objeto adiestrar al hombre en el manejo inteligente de los recursos teóricos y materiales que la humanidad ha acumulado para transformar el medio físico y adaptarlo a sus necesidades.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ministerio de Cultura y Educación de la Nación y Consejo Federal de Educación; Contenidos Básico Comunes para la Educación General Básica; Buenos Aires (Argentina); 2a. edición, 1995. Citado por la sigla CBCEGB.

Doval, Luis - Gay, Aquiles; Tecnología. Finalidad educativa y acercamiento didáctico; Programa Prociencia CONICET - Ministerio de Cultura y Educación de la Nación; Buenos Aires (Argentina); 1995.

Sandoval López, Gustavo; La autonomía del Instituto Politécnico Nacional: Ensayo sobre la creación de un organismo descentralizado.

Seminario de Derecho Administrativo. Escuela Nacional de Comercio y Administración. Universidad Nacional de México. México; 1964.

Solivérez, Carlos E.; Ciencia, Técnica y Sociedad; editado por la Facultad Latinoamericana de Ciencias Sociales; Buenos Aires (Argentina), 1992.

Solivérez, Carlos E.; Educación Tecnológica para comprender el fenómeno tecnológico; ponencia seleccionada por el Instituto Nacional de Educación Tecnológica de Argentina.

Cirera, R.- Fernández, A.- Molina, F.- Santurio, W. Timpanaro, A.; TECNOLOGÍA 9. EGB. Santillana, serie clave 2001.

Fernández, A. La intencionalidad atrapada. Cap. 8 y 13. Bs. As. Ediciones Nueva Visión. 2011.

Extraído de la Conferencia Inaugural II Congreso Iberoamericano de Educación y Nuevas Tecnologías. Ciudad de Buenos Aires 30 de junio, 1° y 2° de julio de 2005.

Gros, B. (Coord.) (2004), Pantallas, juegos y educación. La alfabetización digital en la escuela. Cáp 1: ¿Para qué sociedad estamos formando? (pp. 29-43). España. Desclée.

Acevedo, José - Vásquez, Ángel - Manassero, María Antonia; Papel de la educación CTS en una alfabetización científica y tecnológica para todas las personas. Revista electrónica de enseñanza de las ciencias, volumen 2; 2003.

Elton, Francisca; Educación tecnológica, un nuevo sector de aprendizaje. Pensamiento Educativo, Volumen 25, Universidad Católica de Chile; 1999.

Ministerio de Educación, Ciencia y Tecnología; Fortalecimiento Pedagógico de las Escuelas del Programa Integral para la Igualdad Educativa; Buenos Aires (Argentina), 1era edición, 2007.

Gutiérrez MartÍn, Alfonso; Artículo: Urge trabajar con los colectivos más marginados desde un punto de vista cultural y escolar, que suelen también ser los de menor poder adquisitivo. Portal Educaweb; 2005.

Área Moreira, Manuel - Gutiérrez Martín, Alfonso - Vidal Fernández, Fernando ; Alfabetización digital y competencias informacionales. Fundación Telefónica, Madrid, España, 2012.

Educacion tecnológica, Wikipedia