Hinke (jolasa)
Hinke, baita ere Kinkike eta Kinkinan, mutilen jolasa omen da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.
Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau bat mutilen artean jolasten zen. Hinke izeneko ezpelezko makila bat erabiltzen zen, metro eta erdi inguruko luzera eta mutur zorrotza izaten zuen. Lurrean marra biribil bat egin ondoren , metro beteko distantziatik marraren barruan sarturik utzi behar zen hinkea, muturrez behera. Bigarrenak gauza bera eginez lehenaren hinkea lurrera bota behar zuen . Eta horrela jarraitzen zen puntu gehien lortutakoa irabazle gertatzen zelarik.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 96.or.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Hinke jolasa.