Hiperion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hiperion
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Urano
Ama Gaia
Ezkontidea(k) Tea eta Aethra
Seme-alabak Helios, Eos, Selene eta Aurora
Anai-arrebak Rea, Japeto, Kronos, Temis, Tea, Ozeano eta Tetis

Greziar mitologian, Hiperion (antzinako grezieraz: Ὑπερίων, Hyperíôn, «gainean dagoena») titanetako bat da, Uranoren (zerua) eta Gaiaren (lurra) semea.

Homeroren Iliadan, eguzki jainkoari Helios Hyperion zeritzon («eguzkia gorenean»), baina Odisean eta Hesiodoren Teogonian, eguzkiari Hyperonides deritzo («Hiperionen semea»). Eta Hesiodok, beste obra batzuetan, Heliosetik aparteko izakitzat zuen Hiperion. Literatura grekoan, Hiperion eta Helios beti bereiz agertzen dira.

Hiperion, askotan, behaketaren jainkotzat hartzen zen; haren arreba Tea, berriz, ikusmenaren jainkosatzat.

Hesiodoren arabera, Hiperion bere arreba Tearekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Helios (eguzkia), Selene (ilargia) y Eos (egunsentia).

Hiperionek ez zuen garrantzirik izan kultu grekoan, eta mitologian ere gutxi agertzen da, hamabi titanetako bat dela agertzeaz gainera.