Hipokolesterolemia

Wikipedia, Entziklopedia askea


Hipokolesterolemia odolean (-emia) ohi baino kolesterol-maila baxuagoak (hipo) izatean oinarritzen da. Gorputzeko kolesterol-produkzioan akatsen bat izanez gero, ondorio kaltegarriak eragin ditzake. Kolesterola ugaztunen zelula-mintzen funtsezko osagaia da, eta beharrezkoa da mintzaren iragazkortasun eta jariakortasun egokiak ezartzeko. Ez dago argi batez bestekotik beherako kolesterol-maila zuzenean kaltegarria den; hala ere, askotan gaixotasun partikularretan egoten da.