Hiriko ur-balantze

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ur-balantzea, lurrera erortzen den eta landareen erroetara heltzen den ur kantitateen arteko erlazioa da.

Kasu honetan hiri batean sortuko diren ur infiltrazioei buruz hitz egingo da eta hauen zergatia emanez.

Hiri batek lurrazalean daukan gehiengoa zolatuta dago eta zati hauetatik infiltratuko den ur kantitatea oso eskasa da. Jakinda egun euritsuetan, saneamendu sareek askotan ezin izaten dutela lurrera erortzen den ur guztia mugitu eta beraien limiteetatik kanpo ateratzen direla, beste metodo desberdinak sortu dira, adibidez isurketa eremuak edota drainatze jasangarriak.

Ur ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehiengo ur ekarpenak hauek sorturikoak izaten dira:

  • Prezipitazioa
  • Ureztatzea
  • Ihintza
  • Prezipitazioa hodeietatik eroritako ura da eta honen kontrola gizakien eskuetatik kanpo dago oraindik. Baina honek ez du esan nahi iragarpenik egitea ezineskoa dela guretzako. Egunero iragarpen desberdinak egiten dira prezipitazioak kontrolatuta izateko eta horrela, prestatuta egoteko ur kantitate handiak prezipitatzeko probabilitate handiak daudenean. Normalena hiri bakoitzean, iragarpen generiko bat egitea da kaleak eta etxeak egin aurretik, horrela, zonalde euritsu batean edo lehorrean badago kokaturik, prestatu saneamendu sareak handitzen edo ibai artifizialenbat eraikitzen.
  • Ureztatzeak sorturiko ekarpenak, asken batean, landarediari eman behar zaion ura da, hauek bizirik mantentzeko eta itsura honean izateko hiriari estetika on bat emateko. Gehiengo ura landareen erroek hartuko dute baina ez guztia, ezineskoa delako landareek hartuko duten ur kantitate zehatza jakitea eta gehiengotan uste den kantitatetik gora ematen zaie hobe delako sobran izatea, faltan baino.
  • Beste ekarpena ihintza da, landareak eta kaleak garbi izateko erabiltzen dena. Ekarpen guztietatik, ur kantitate txikiena da baina horrela ere ez da kantitate bastergarria.

Ur galerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontuan izanda zeintzuk diren ur ekarpenak, galerak sortuko dituztenei buruz hitz egin behar da, hauek izanda:

  • Ebapotranspirazioa
  • Isurketa Zuzena
  • Ebapotranspirazioa, fenomeno natural bat da eguzkiak sortua, non sorturiko beroak, ura lurruntzen duen gutxi-gutxika, gorantz eramaten lurrun moduan eta horrela hodeiak sortuz berriro, prezipitazio moduan erortzeko. Oso zaila da zenbatekoa den jakitea ebapotranspirazioak eramaten duen ur kantitatea tenperaturaren eta eguzkiaren posizioak aldaketak sortzen dituelako eta horregaitik erabiltzen diren formulak enpirikoak dira. Abididez, egun oso euritsu batean, eguzkia hodeien atzean badago, eta egun hotz bat bada, ebapotranspirazioak sorturiko galerak txikiagoak izango dira eta normalean ikusiko den isurketa zuzen kantitatea baino handiago egongo da, kalkuluan, bariantza larregi sartzen datu zehatz bat lortu ahal izateko.
  • Isurketa zuzena, lurrera infiltratzen ez den ura da. Lurra esan genezake belaki moduko bat dela, ur asko hartu dezzakeela, baina honen gordekin limitea pasatzerakoan, gehiengoa kanpo utziko duela. Lurretik kanpo geldituko den gehiengoa, malden eta lurraren geografiaren bidez mugiaraziko da, kasu arruntena ibai bat izanez.

Hiri batean, lehen esanda, ur asko ez da infiltratzen zolatuarengatik, baina ez bakarrik horrengatik, errepideak asfaltuz eginak daude infiltrazioa ia nulua izanda eta eraikinen gainean eroritako ura ez bada inora bideratzen, ebapotranspirazioaren galerak bihurtuko dira. Guzti honek sortuko duena isurketa zuzen bidezko ur kantitate handiak dira eta bidearaztea, saneamendu sareen lana da. Askotan kaleak ere erabiltzen dira ura mugiarazteko leku jakin batera eta horrela kontrolatua izateko, adibidez portua duten herriek maldan eraikitzen dira porturantza.

Isurketa zuzeneko kantitate hauek txikiarazteko elementu desbesdinak erabiltzen dira adibidez SUDS-ak (Hiri drainatze sistemak). Oso interesgarriak izaten dira hauen erabilpenak ez dutelako mantenimendu handirik behar elementu naturalak izanda.

Isurketa zuzena kalkulatzerakoan, CN koefizientea erabiltzen da. CN hau, aurretik egindako ikasketekin eta probekin lortutakoa da non balio txikia lortzen bada, izurketa zuzen handiagoa izango da. Adibidez daukagu kaleetako zolatua non badakigu isurketa zuzena ia totala dela ezin delako ura infiltratu eta CN-aren balorea denetatik txikiena da horresegatik (CN=1), eta belardi bat non infiltrazioa askos ere errazagoa den isurketa zuzena txikiagoa izaten CN-aren balioa askos ere handiagoa delako (CN=120).