Edukira joan

Hiru Bandera Gorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Langileak jantoki herritar batean jaten.

Hiru Bandera Gorri (txineraz: 三面红旗) Txinako Herri Errepublikaren XX. mendeko 1950. hamarkadako eslogan politikoa izan zen. Horren bidez txinatar herriari Estatu sozialista egitera deitzen zitzaion.

Hiru Banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek ziren:[1]

Lehen Bosturteko Planaren ondoren, Txinako Herri Errepublikak bere eraikuntza sozialistari jarraitu zion "Hiru Bandera Gorrien Mugimendua" sortu zuenean. Ibilbide Orokorrak "ahal zuen guztia egiten, gora apuntatzen eta sozialismoa emaitza handiagoekin, azkarragoekin, hobeekin eta ekonomikoagoekin eraikitzen" irakatsi zion txinatar herriari.[2] 1958ko amaieran, ia txinatar nekazari guztiak herri komunetan antolatu ziren, 5000 etxerekin komuna bakoitza batez beste. Jabetza pribatu guztia komunei eman zitzaien eta pertsonek ez zieten beren elikagaiak prestatzen utzi eta, aldiz, jantoki komunaletan jaten zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Woo, X. L. ; Two Republics in China: How Imperial China Became the PRC; Algora Publishing, New York, (2014) 155 or.
  2. Yang Jisheng (2012). Tombstone: The Great Chinese Famine, 1958–1962 (Kindle edizioa). Farrar, Straus and Giroux. 87 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]