Edukira joan

Hitchensen printzipioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hitchens-en labana» orritik birbideratua)
Christopher Hitchens jendaurrean hizlari.

Hitchensen labana, Hitchensen printzipioa edo Hitchensen hatsarrea, epistemologiaren printzipio bezala formulatutako baieztapen bat da. Printzipio honek zera dio: baieztapenen frogak baieztapenen aldekoek aurkeztu beharko dituzte.

Hitchensek, bere izena hartuko zuen printzipioa, honela formulatu zuen (ingelesetik itzulia): "Frogarik gabe baieztatu daitekeena, frogarik gabe ere ezeztatu daiteke. "

Mundu akademikoan baino gehiago kazetaritzan nabarmendu zen Christopher Eric Hitchensek hauspotu zuen printzipio hau, bere polemika batzuetan joko handia ematen ziolako. Baina printzipio epistemologiko klasiko baten oihartzuna besterik ez dela esan liteke; batzuen ustez Occamen labanaren nolabaiteko birformulazio bat.

Hitchensen printzipioak dio baieztapenaren egiazkotasunari buruzko frogatzeko lana baieztapena egiten duenari dagokiola, eta lan hori egiten ez bada, orduan baieztapena oinarri gabea da, eta aurkakoek ere, berdin-berdin, ezezko jarrera har dezaketela, inolako frogaren beharrik gabe; ez dute gehiago eztabaidatu behar hori baztertzeko.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]