Hope Sandoval

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hope Sandoval

Bizitza
JaiotzaLos Angeles1966ko ekainaren 24a (57 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMark Keppel High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, egile abeslaria eta musikagilea
KidetzaMazzy Star (en) Itzuli
Genero artistikoaShoegazea
Ahots motalight mezzo-soprano (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaRough Trade

hopesandoval.com
IMDB: nm1601814 Facebook: HopeSandovalWarmInventions Spotify: 7zS53Xa6sVgfoh00kckgyV Last fm: Hope Musicbrainz: bc1cc75d-ab68-41b2-a135-3b62f41ea266 Songkick: 227464 Discogs: 53888 Allmusic: mn0000265771 Edit the value on Wikidata

Hope Sandoval (Los Angeles, AEB, 1966ko ekainaren 24a - ) pop eta rock abeslari eta kantautore estatubatuarra da. Mazzy Star taldeko abeslaria izan zen eta ondoren Hope Sandoval & the Warm Inventions taldea sortu zuen[1]. Hainbat artistarekin kolaborazioak egin ditu, aipagarrienak Massive Attack britainiarrekin egindakoak 2010ean eta 2016an[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hope Sandoval Los Angelesen jaio zen mexikar emigranteen familia batean. Mark Keppel High Schoolean ikasle bazen ere sarritan etxean gelditzen zen diskoak entzuten[3]. 13 urte zituela Rolling Stones taldearen zalea zen[4].

1986an Sylvia Gomezekin Going Home bikotea sortu zuen eta maketa bat bidali zioten David Robacki. Robackek eta Kendra Smithek Mazzy Star rock taldea osatzen zuten eta Smithek taldea uztea erabaki zuenean Hope Sandovalek hartu zuen haren tokia[1]. 1990an atera zuten aurreneko diskoa, She Hangs Brightly, baina arrakasta bigarrenarekin iritsi zitzaien, So Tonight That I Might See (1993) izenekoarekin. Hirugarren disko bat atera eta atsedenaldia hartzea erabaki zuten.

2000. urtean Hope Sandovalek bakarkako bideari ekin zion. The Warm Inventions taldea bildu zuen inguruan eta Hope Sandoval and the Warm Inventions izenarekin bi disko atera zituen[5].

2011n Mazzy Star taldea osatu zuten berriz eta 2013an disko berria atera zuten, Seasons of Your Day. Ez zuen jarraipenik izan David Roback gaixotu egin baitzen. 2020ko otsailaren 24an minbiziak jota hil zen Roback[6].

2016an Hope Sandovalek bakarkako bideari berrekin zion Hope Sandoval and the Warm Inventions taldearekin[7]. Kontzertuak ia ilunpetan ematen ditu, atzetik jotzen dion argi xehe batek soilik lagunduta[8].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mazzy Star[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • She Hangs Brightly (1990)
  • So Tonight That I Might See (1993)
  • Among My Swan (1996)
  • Seasons of Your Day (2013)

Hope Sandoval and the Warm Inventions[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bavarian Fruit Bread (2001)
  • Through the Devil Softly (2009)
  • Until the Hunter (2016)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «HopeSandoval.com :: The Official Website of Hope Sandoval» www.hopesandoval.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  2. (Ingelesez) Nast, Condé. (2016-07-29). «Massive Attack Release “Come Near Me” New Video, Plus Hope Sandoval Collaboration» Pitchfork (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  3. (Ingelesez) Hilburn, Robert. (1990-07-22). «Mazzy Star: Shining 'Brightly' : The personal visions of David Roback and Hope Sandoval have fueled a fast-moving album on the alternative-rock charts» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  4. «I want to be alone» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  5. «HopeSandoval.com :: The Official Website of Hope Sandoval» www.hopesandoval.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  6. (Ingelesez) Slotnik, Daniel E.. (2020-02-26). «David Roback, 61, a Founder of the Band Mazzy Star, Is Dead» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  7. (Ingelesez) «Record Store Day 2016: The 25 biggest and best releases» torontosun (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  8. «BrightestYoungThings: LiveDC: Hope Sandoval & The Warm Inventions @ Sixth & I» web.archive.org 2010-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]