Horus Ny
Itxura
Horus Ny | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Leinua | Egiptoko aro protodinastikoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Horus Ny edo Ny-Hor, Egiptoko aro protodinastikoko balizko gobernari bat da, tradizioaren arabera, K.a. 3200 eta K.a. 3175 bitartean gobernatu zuena Nejenen, eta, beranduago, Hierakonpolisen. Tinisko gobernarien dinastia etsai batekoa zen, Egiptoko I. dinastia baino 350 urte lehenagokoa, eta dinastia horretako erregeen izenen batzuk, Palermoko Harrian idatzita daudelako ezagutzen dira.
Bere interpretazioa eztabaidagarria den arren, uste denez, bere Horusen izenak "ehiztaria" esan nahi du. Izen bera duten zenbait serekh aurkitu dira Tura eta Tarjanen. Serekhak ez du belatzik (ondorengo erregeenek badituztelarik). Egiptologoren batzuk, hau, Narmer faraoia deitzeko modu bat dela uste dute.
Aurrekoa Ezezaguna |
Egiptoko faraoia Egiptoko aro aurredinastikoa |
Ondorengoa Horus Hat |