Narmer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Narmer, Antzinako Egiptoko lehen faraoia eta, beraz, I. dinastiaren sortzailea izan zen, K. a. 3050ean.

Narmerren Paleta, Ontarioko Errege Museoko erreprodukzioa

Meni bezala izendatua izan zen Turineko Errege Kanona eta Abidoseko Errege Zerrendan. Men edo Min bezala Herodotok eta Manetonek, bere epitomeetan Tiniseko Menes, Sexto Julio Afrikano, Eusebio Zesareakoa eta Sinzelo fraideak idatziak.

Sexto Julio Afrikanoren arabera, Narmer edo Menesek, 62 urteko erregealdia izan zuen. Sinzelo eta Herodotoren arabera, 60koa. Baina Eusebio Zesareakoaren bertsio armeniarrean, 30 urteko erregealdia ematen diote.

Narmer, Goi Egiptoko erregea zen, Horus Eskorpioi II.aren ustezko ondorengoa. Behe Egipto (Niloren delta) konkistatu eta bere hiriburua Ineb-Hedyn (Harrresi zuria), beranduagoko Menfisen ezarri zuen. Bere armadarekin, bere erresumaren mugetatik haratago joan zen (Eusebio Zesareakoa). Hipopotamo batek aurrean eramanda hil zen (Julio Afrikanoren arabera). Antzinako Egiptoren, lehen bateratzea, alegorikoki, Narmerren Paleta deritzonean erregistratua geratu zen, Gardinerren arabera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menes (edo Narmer), Tinisen jaio zen, Goi Egiptoko hiriburuan, eta Neithotepekin ezkondua zegoen, Naqadakoa, ezkontza honek, dirudienez, aipaturiko bi hirien arteko aliantza sinatu zuelarik.

Lehen faraoi handia izan zen eta egiptoar lurraldeak bateratu zituen, bere agindupean, bere Paletako erliebeek isladatzen duten eta bere ondorengoek onartu zuten bezala. Menfisen sorrera, Tinisetik ehundaka kilometrotara, Behe Egiptorekiko botere adierazpen bat izan zen, Behe Egipto, herri konkistatu bezala ikusten zuelarik, Paletan agertzen den bezala. Menfisek kokapen bikaina zuen delta osoa kontrolatzeko, baita Sinai eta Kanaanerako merkataritza ibilbideak ere.

Herodoto greziar idazleari -historia zientziaren arlo bezala sortu izana ematen zaiona-, Egiptoko apaizek, hiria eraikitzeko, Menesek Niloren ibilgua desbideratzeko eta euste dike bat altxatzeko agindu zuela esan zioten.

Narmerren mazo burua. Hierakonpolis

"Apaizek, egiptoarren lehen erregea izan zen Menesi buruz diotenez, Menfis dike baten bidez babestu zuen. Garai hartan, ibaia, duna handien artetik zihoan Libiaraino. Menesek, emari handiko ibaia hegoalderantz desbideratzea lortu zuen, Menfisetik ibaian gora 100 estadio ingurura, dikeei esker; ibaia bere ibilgu zaharretik atera, eta korrontea kanal batetik joan zedin lortu zuen, dunen artean. Gaur egun oraindik, pertsiarrek, susmo txarrez ikusten dute ibaiaren desbideratze eta ibilgu berri hau, eta urte osoan zehar zaintzen dute. Badakite, ibaiak dikea suntsituko balu, Menfis uholdepean geratzeko arriskuan egongo litzatekeela. Lehen errege izan zen Menesek ibilgu zaharra lehortu zuenean, lautada horretan, hiri hau sortu zuen berehala, gaur egun Menfis deitzen dena. Hiria, Egiptoren zati estuan dago. Hiriaren inguruan, hain zuzen ere iparraldean eta mendebaldean, ekialdetik Nilo ibaia baitoa, lehen faraoiak, laku bat zulatuarazi zuen, ibaitik elika zedin." Herodoto

Narmerren hilobiaren hondarrak, Umm el-Qaaben

Narmerren izena, zeramika zatietan agertzen da deltaren inguruan, baita Palestinan ere, toki hauen arteko merkataritzaren froga argiak direlarik. Deltaren nekazal aberastasuna, Goi Egiptorena mineraletan eta merkataritza ibilbideen bateraguneak, Inperio handi bat altxatzen lagundu zuten.

Egiptoko historia 30 dinastietan banatzearen tradizioa Manetonekin hasten da, K. a. III. mendeko historialaria, Ptolomeo II.aren erregealdian, grezieraz, Aigyptiaka idatzi zuena, zoritxarrez galduta dagoena, baina Flavio Josefo, Sinzelo fraideak, Sexto Julio Afrikanok eta Eusebio Zesareakoak igorri eta neurri batean iruzkindua.

Bere garaiko eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mandrilaren estatua, Narmerren izena oinarrian izkribatua duela. Altes Museum. Berlin.

Dike bat eraikitzea, Menfiseko toki zingiratsuak lehortu eta Niloren ibilgua laku batetara desbideratzeko eta hiriaren eraikuntzaz gain, Vulcano (Ptah) jainkoaren omenezko tenplu handi bat eraiki zuen (Herodoto).

Narmerri ematen zaio B17-B18 hilobia, Umm el-Qaabeko nekropolian, Abidosen, Flinders Petriek industua, Aharen hilobiaren ondoan dagoena. Litekeena da, baita ere, Saqqaran lurperatu izana, edo Tarjaneko nekropolian, baina, agian, zenotafioak ere izan daitezke (hilobi sinbolikoak).

Datu arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narmerren izena, hieroglifoz idatzia, honako hauetan aurkitu da:

Bere izena, Goi eta Behe Egiptoko toki askotan ere aurkitu da:

Niloren haranean, deltan, mendebaldeko eta ekialdeko basamortuetan eta Palestina hegoaldean (Rafiah, En Besor, Arad, Tell Erani)

Narmerren ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait adituk, Narmer, Egiptoko aro protodinastikoko azken erregetzat jotzen zuten, Menes faraoiagandik ezberdina, eta beste batzuk Aharekin lotzen zuten, baina, Dreyerrek 1985-1995), Den eta Qaaren hilobietan, Umm el-Qaaben aurkitutako zigilu marken ondoren, ondorengotza dinastikoa zehatza dela ziurtasunez adieraz daiteke: Narmer, Aha, Dyer, Dyet, Merytneit, Den, Adyib, Semerjet eta Qaa


Aurrekoa
Horus Eskorpioi II.a
Faraoia
I. dinastia
Ondorengoa
Aha

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Narmer