Hu Zhengyan
Hu Zhengyan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Xiuning County (en) , 1584 |
Herrialdea | Ming dinastia Qing dinastia |
Heriotza | Nanjing, 1674 (89/90 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, politikaria eta kaligrafoa |
Hu Zhengyan (txinera sinplifikatuz: 胡正言; 1584-1674) txinatar artista, grabatzailea eta editorea izan zen. Txinatar kaligrafiaren, margolaritza tradizionalaren, zigilugintzaren inguruan lan egin zuen arren, batez ere editore bezala egin zuen lanagatik ezaguna da, testu akademikoak eta lan propioak ekoiztu baitzituen.
Hu Nanjing-en bizi izan zen Ming dinastia eta Qing dinastiaren arteko trantsizio garaian. Ming dinastiaren jarraitzaile, leku bat eskaini zioten Hongguang enperadorearen gortean, baina ezezkoa eman zuen eta bulego politiko txiki batetik gorako posturik ez zuen behin ere eskuratu. Halera, Hongguang enperadorearen zigilu pertsonala diseinatu zuen eta halakoaz zen dinastiarekiko zuen leialtasuna, enperadorea harrapatu zutenean, eta hura hil ondoren ere, gizartetik baztertu zuela bere burua. Ten Bamboo estudioa izeneko argitaletxe akademiko baten jabea zen eta bertan hainbat kolorezko inpresio eta bozelketa tekniken inguruko saiakera egin zituen. Ten Bamboo estudioa aitzindaria izan zen zen koloreen inpresio tekniketan, izan ere, kolorearen degradazioa erdietsi zuen, ordura arte oraindik ezezaguna zena.
Hu ezaguna ere bere margolaritza eskuliburuagatik, Ten Bamboo estudioaren margoketa eta kaligrafia eskuliburua, 200 urtetan inprimatu zen lana.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Orkidea
-
Krisantemoa
-
Sagar lorea
-
Gerezi lorea eta Banbua
-
Txori adar loratuaren gainean
-
Hiru laranja euskarri lotu baten gainean
-
Txoria adar gainean
-
Perretxiko pozoitsuak
-
Gaztainak
-
Mandarinak
-
Aranaren eta pinuaren loreak
-
Pintzelari heltzeko modu egokiari buruzko diagrama