Hygrocybe parvula
Hygrocybe parvula | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe parvula Murrill, 1916 |
Hygrocybe parvula Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Hygrocybe parvulus, Hygrophorus parvulus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 0,3 eta 0,6 cm bitarteko diametrokoa, oso txikia, hori-kromo koloretik laranjara doan kolorekoa, gutxitan tonu gorrixkekin, ganbil formakoa, baina erdian depresio txiki batekin Omphalia-n bezala, gardentasunagatik ildaskatua.
Orriak: Zuririk horixkara doan kolorekoak, baita ondoan laranja kolorekoak ere, oso dekurrenteak eta zabal.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Ia filiformea, barnehutsa, laranja koloretik hori-kromora doan kolorekoa.[1]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo”-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Parvulus epitetoa berriz latinetik dator, txikia esan nahi duen “parvulus” hitzetik. Bere dimentsioengatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrophorus-en artean txikiena da. Beste Hygrophorus txiki bat subminutula da, honek kapela konikoagoa du eta oso likatsua da. Kolore berdinak ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran eta udazkenean. Zelai heze eta goroldiotsuetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Guatemala, Martinika, Brasil, Europa (batez ere Alpeak eta Pirinioak), Errusia, Txina, Papua Ginea Berria.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 411 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Hygrocybe parvula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.