Iñaki Barrenetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iñaki Barrenetxea
Iñaki Barrenetxea erlojupeko batean.png
Bizitza
Jaiotza Bilbo1973ko azaroaren 28a (46 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Q16685356 Itzuli 1997-1998
Relax-Gam (en) Itzuli 1999-1999
 

Iñaki Barrenetxea Giraldez (Bilbo, 1973ko Azaroaren 28), txirrindulari bizkaitar ohia da. Gaztetan, distira laster erakutsi zuen. Maila ona zuela eta, sari asko lortu zituen baina garaipen gutxi izan zituen abiadura motela zuela eta. Hala ere, talde gizon ona izan zen, eta ihesaldietan egon ohi zen askotan. Txirrindulari profesional izan eta gero, txirrindulari arbitroa bilakatu zen estatu mailan (Euskadiko bakarra ziurrenik). Profesional maila eta gero, txirrindularitzarekin erlazio mantendu zuen. Bizkaiko Bira antolatu zuen eta Txirrigaeskolan elkartea eratu zuen baita ere.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tonissteiner-Saxon (1997-1998)
  • Fuenlabrada (1999)

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen 1973. urtean. Lau anaien hirugarrena da. Umea zelarik bizikleta asko gustatzen zitzaion eta lasterketako lehen bizikleta erosi ziotenean ziztu bizian abiatu zen. Bilbo-ko Alde Zaharreko txirrindulari taldean hasi zen txirrindularitza eskolan. Gaztea zela, postu onak egiten hasi zen eta Kadete mailan lasterketa bat irabazi zuen. Kadete mailako lehen urtean mendiko saria lortu zuen Balmaseda-n.

Junior mailan sari asko lortu zituen, ihes eginda, batez ere. Hala eskuratu zuen Bizkaiko Txapelketa Gernikan, David Etxebarria-ren aurretik. Hirugarrena, David Seco izan zen. Besaya-ko Itzulian taldekako sailkapena irabazi zuten hein handi batean bere mailagatik. Urte haietan, 200 txirrindularitik gora ateratzen ziren lasterketa batzuetan eta bera postu onak egiten zituen beti. Adibidez, 3.a Iruñeako Bira-ko etapa batean eta Plentzia-n, 4.a Lezama-n, 5.a Camargo-ko bailaran, 7.a Gordexola-n eta Euskadiko Kopan. Honako lasterketatan mendiko saria irabazi zuen: Bizkaiko Txapelketan Gernikan eta Euskadiko Kopan. Beste lasterketa hauetan "Meta Volante" saria lortu zuen: Galdakaoko Sari Nagusia, Sodupe eta Gabika Txirrindulari Txapelketa-n.

Iñaki-ren garaipena Gernikan (Egin egunkarian).

Afizionatu maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mungia-ko Gurea Ascovalsa taldean ibili zen lehenengo urteetan, eta gero, Joxean Fernandez "Matxin" zuzendariaren agindupean egon zen Euskal Herriko eta Estatuko talderik honenean; Ripolin-Bondex (Banaka, gero). Bertan, Óscar Freire (3 aldiz Munduko Txapeldun) eta David Seco (12 aldiz Euskadiko Txapeldun eta 6 aldiz estatuko Txapeldun ziklo-krosean)-rekin egon zen taldean. Taldean izan zen lehenengo urtean hirugarren postua lortu zuen Villasana de Mena-n ihesaldi batean zegoenean zulatu bat izan zuen arren. Hurrengo urtean,Txuma Txirrindulari Klasika Internazionala-n parte hartu zuen, 1995.ean, eta hirugarren postua eskuratu zuen.

Profesional maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tonissteiner-Saxon taldera pasa zen 1997. urtean, Paul Herigers handiaren taldera. Bitxikeria xelebre moduan, ikurrina bat jarri zuen bere taldeko bizikletaren aurrealdean (argazkian ikusi daiteke). Belgikan eta inguruko herrialdeko lasterketetan ibili zen talde lana egiten. Bere lehenengo urtean, Gante-Wevelgem klasika handia bukatu zuen eta 5 puntu eskuratu zituen. Hanburgoko HEW Cyclassic Klasikoan ere parte hartu zuen, Jan Ullrich, irabazlearekin batera. Hurrengo urterako kontratua eman zioten, eta urte horretan, Belgikako itzuliko etapa batean ehun kilometrotik gora ibili zen ihesi. Honegatik, Belgikan ospe handia hartu zuen. Txirrindularitza kirol garrantzitsuena da Belgikan, eta jendeak, askotan gelditzen zuen Ostende-ko kaletan, han bizi izan zen 1998.ean eta. Urte haietan, Frantziako Circuit des mines eta Limousin Tour-a, Herbehereetako Amstel Gold Race, Belgikako Kuurne-Brusela-Kuurne, Espainiako Errioxako Itzulia eta Narancoko Igoera, eta Getxoko Zirkuitua Bizkaian, korritu zituen, besteak beste. Bitxikeri moduan, 1998.ean urte hasiera kaskarra izan zuen taldea, eta Errioxako Itzuli-ra ez joatea erabaki zuen zuzendaria oso menditsua baitzen itzulia eta, Belgika oso laua denez, emaitza txarrak izango zituztela uste zuelako. Taldeko esprinterrak, tarteko helmugak irabazi zituen, eta gainera, azken etapa ere bai (hura izan zen taldeko lehen garaipena urte horretan).

1999. urtean, etxera bueltatzeko gogoekin, taldez aldatzea erabaki zuen. Euskaltel-Euskadi taldean ezin izan zen sartu eta Fuenlabrada taldera pasa zen. Han, Manuel Sanroma esprinterrarentzat lana egiten zuen taldeak, baina honek, Kataluniako Voltako helmuga batean istripua izan zuen eta hil egin zen. Urte horretan, Iñaki-k, Valentziako Erkidegoko Itzulia-n bakarrik alde egin zuen eta 150 kilometrotik gora egin zituen ihesi mendiko sailkapeneko puntu asko lortuz, eta Euskal Herriko Itzulia-n parte hartu zuen. Udan, Getxoko Zirkuitua-n parte hartu zuen bigarrengoz eta Burgosko Itzulia-n ere parte hartu zuen.

Txirrindularitza profesionala eta gero[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaki unibertsitatean ekonomia ikasketak burutu zituenez, lan egiten hasi zen 2000. urtean. 2001.ean, txirrindularitzako arbitro bihurtu zen estatu mailan, eta itzuli askotan izan da, Euskal Herriko Itzulia barne. 2005. urtean, Bizkaiko Bira antolatu zuen eta baita hurrengo bi urteak ere. Horrez gain, Bilboko Herri Krosa-ko antolakuntzan ere egon da. Geroago, 2009. urtean, Txirringaeskolan[1] elkartea sortu zuen. Bizkaiko eskoletan umeei bizikleta hurbiltzen dien ekintzak egiten ditu elkarte honek eta bizi kalitatea hobetzeko tresna ezin hobea bilakatu da.

  1. TxirringaEskolan. . Noiz kontsultatua: 2020-05-27.