Iñaki Palacios
Iñaki Palacios | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1988 (36/37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa SAE Institute (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta txistularia |
Iñaki Palacios (Gasteiz, Araba, 1988) musikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean “Insausti Txobito” Euskadiko txitulari gazteen txapelketa irabazi zuen Hernanin eta 2007an Euskadiko Musikari gazteen txapelketan bigarren saria jaso zuen. Jesus Guridi kontserbatorioan eta Luis Aranburu eskolan txistu eta gitarra ikasketak egin ondoren 2011ean Bartzelonara joan zen SAE intsitutuan soinu ikasketak egitera[1].
Gaur egun Basauriko Udal Musika Eskolako txistu irakaslea da eta Eusko Jaurlaritzako ekitaldietan txistulari lanetan aritzen da[1].
2017an atera zuen aurreneko diskoa, Lurra, Ardoa, Dantza izenekoa. Musika tresna anitzak erabiliz Arabar Errioxako lurraldearen pertsonalitate eta izaera plazaratzea zuen helburu. Josu Sanchez koreografoarekin eta Mulixka Dantza Taldearekin osaturiko ikuskizuna taularatu zuen[2]. 2019an bigarren diskoa atera zuen, Harria izenekoa. Txistua, harrizko txalaparta eta esku-soinua integratzen ditu[3]. Mulixka Dantza Taldearekin osaturiko koreografian Iñaki Perurenak ere hartu zuen parte.
2021. urtean hirugarren diskoa argitaratu du, Baltik izena duena. Irlandako The Gael’s bandaren laguntza izan du[4].
2024an Iñaki Palaciosek Argizaiola argitaratu zuen. Argizaiola diskoak, tribu-soinu fin eta zaharretatik abiatuta, gure arbasoengandik jasotako heriotzaren eta iraganaren inguruko errituak omentzen ditu doinu berrien bidez. Horretarako, Palaciosek musika tresna primitiboak eta soinu elektronikoak konbinatu ditu; emaitza disko eklektiko eta berritzailea da. Bertan parte hartu dute, besteak beste, Mikel Urdangarinek, Lide Hernandok, Kalakanek eta Maiatxen Urkiak. Halaber, Argizaiola abestiaren testua Martxel Mariscalena da, eta Udazken Karmele Jaiorena. Argizaiola sinbolismo handia duen elementu euskalduna da, eta heriotzari buruzko adierazpen kulturalen aberastasuna, arbasoekiko lotura, familiaren garrantzia, ohituren transmisioa, espiritualtasun herrikoia eta mundu sinbolikoa irudikatzen ditu. Diskoan agertzen den testuak ondo adierazten du elementu honen ezaugarri eta garrantzia: "Hildakoei argia eskaintzea kultura askotan egiten den zerbait da, baina argiziolak duen berezitasunetako bat, itxuraz formala denaz gain, familia bakoitzak berea zuela da. Etxekoandreak pizten zuen elizan familiaren hilobian, eta hala jarraitu zuten elizan ehorzketak egiteari utzi ziotenean ere." [5]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lurra, Ardoa, Dantza (2017, Baga Biga)
- Harria (2019, Baga Biga)
- Baltik (2021, Baga Biga) [6]
- Argizaiola (2024, Baga Biga)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Iñaki Palacios» Escuela de Música de Basauri (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
- ↑ «Producciones Baga Biga. Ideas musicales.» www.baga-biga.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Harria – Iñaki Palacios» Diariofolk (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-02-23). «Iñaki Palacios |Baltik» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
- ↑ «El txistulari Iñaki Palacios presentará en San Telmo su disco Argizaiola - Museo San Telmo» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-29).
- ↑ «Baltik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).