Edukira joan

IPTV

Wikipedia, Entziklopedia askea


Internet Protocol Television (IPTV) IP protokoloaren gainean dabiltzan banda zabaleko sareak erabiltzen dituzten suskripzio bidezko bideo distribuzio sistemek hartu duten izen arruntena da. Sarritan Interneko konexio zerbitzuarekin batera banatzen da, banda zabaleko operadore batek banatua azpiegitura berean baina banda zabalera erreserbatuaz.

IPTVren definizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IPTV ez da protokolo bat bere horretan. IPTV edo IP protokoloaren gaineko Telebista bideo-streaming-ean oinarrituz sortu da. Etorkizun hurbilean teknologia honek gaur egungo telebista aldatuko du, nahiz eta horretarako gaur egun dauden sareak baino askoz bizkorragoak dira beharrezkoak, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.

Gaur egun ez bezala, banatzaileak ez ditu bere edukiak emitituko ikuslea konektatuko den esperoan, baizik eta edukiak bezeroak eskatzen dituenen helduko zaizkio soilik. Gakoa bezero bakoitzarentzako edukien pertsonalizazioa modu indibidualean egitean dago. Horrek Pay per view, ekiltaldikako ordainketak edo eskaerapeko bideoaren garapena ahalbidetzen du. Erabiltzaileak hargailu bat izango du bere ordenagailuari edo telebistari konektatua, eta gida baten bitartez aukeratu ahal izango ditu ikusi edo hargailura deskargatu ondoren nahi adina aldiz ikusteko nahi dituen edukiak.

Enpresek eskeiniko duten programazioa kate tradizional zein gai espezifikoei buruzko kateez osatzen da, bezeroak bere gustora aukeratzeko. Gainera kirol ekitaldiak eta filmeen estreinuak emango dira ordainketa bidezko bistaratzearekin, hau da, zerbitzuaren tarifaz gain gehigarri bat ordainduta ikusi ahal izateko. Telebista pertsonalizatuago bat izateko ikusi nahi diren edukiak erostean datza. Bere ezaugarriei esker IPTV-k edukiak gordetzea ahalbidetuko duenez, erreprodukzioa aurreratzea, atzeratzea, etab egitea egongo da.

Sektore publizitarioan, internet bidez datorren informazioa izanik, iragarkiak pertsonalizatu ditzakete, erabiltzaileak klik soil baten bidez euren produktuak erosketara sarbidea izan dezan.

Zerbitzu horien gehigarri bezala bilaketa eta zerbitzua mugatzen duten metodoak espero dira, adibidez gurasoek zenbait eduki blokea ditzakete gako bat erabiliz, edo saio guztien gaineko bilaketak autore edota generoa irizpide bezala erabiliz.

IPTV ondo gara dadin gaur egungo konexioen habiadura handitzea beharrezkoa da. Bi kanal mota bereiz ditzakegu: SDTV edo definizio estandarreko telebista eta HDTV definizio altuko telebista. Lehenengo motako kanal batek nahikoa izango du 1.5Mbs habiadura duen konexioa, bigarrengoak aldiz 8Mbs beharko ditu. Hainbat kanal badaude une berean (etxean hargailu bat baino gehiago izanda adibidez) banda zabalera handiagoa beharko da. Banda zabalera horri internet erabiltzeko banda zabalera gehitu behar zaio. Kalkulu hauek bideo kodifikaziorako MPEG-4 erabiliz egin dira.

IPTV-k balio tekniko batzuk behar ditu bere zerbitzuak arazorik gabe emateko, hauek dira balio horiek:

- Banda zabalera: hargailu kopuruaren, interneten edo IP gaineko telefonia abiaduraren arabera, aldatuko da, arruntenak hauek izanik: 4Mbs, 7Mbs, 8Mbs, 10Mbs, 12Mbs, 14Mbs eta 18Mbs. Banda zabalera handiagoa izateak ADSL hutsegiteko aukerak igotzen ditu. Hau da, 4Mbs-eko konexio batean, seinale-zarata balioa 13dB-an geratzen bada eta atenuazioa 40koa, ez du 10Mbs jasango, atenuazio handiagoa eta seinale-zarata erlazioa txikiagoa izango baititu.

-Seinale-zarata: 13dB baino handiagoa zerbitzuaren egonkortasuna bermatzeko (gero eta balio altuagoa orduan eta kalitate hobeagoko zerbitzua).

-Atenuazioa: 40dB baino txikiagoa, altuegia bada


Funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

• Atal desberdinak

Beharrezkoak diren zeinbat kontzeptu daude IPTV eskaini ahal izateko, honakoak lirateke:

1. Bideo seinalearen esleipena

2. Bideo zerbitzari eta almazenamentua

3. Edukien banaketa

4. Ekipoen sarbide

5. Softwarea


• Edukiak

Edukiak jasotzeko aukera interneteko edukiak banatzen dituen hornitzaile baten bitartez edo telebista seinale banatzailea erabiliz lor genezake. Bideo analogikoa digitalizatu eta konprimitzeko kodifikatzaileak erabiltzen dira. Dispositibo hauen izena codec da eta normalean galtzen ez diren datuen konpresioa egiten dute. Garrantzitsua da jakitea codec-en aukeraketa oso beharrezkoa dela horren arabera doalako bideoaren azken kalitatea, bidaliko den bit kopurua…


• Bideo formatuak

Honako hauek dira IPTV-k gehien erabiltzen dituen formatuak:

H.261

MPEG-1

MPEG-2

H.263

MPEG-4

WMV


• Zerbitzariak

Zerbitzariek akzio desberdinak betetzen dituzte, horien artean honakoak:

1.Edukien gordeketa eta babesa

2.Bideoen gestioa

3.Abiadura handiko Streaming-a

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Telefónica CTC Chile (14 de junio). «MOVISTAR TV DIGITAL SUMA MÁS DE 150 MIL CLIENTES Y LANZA IPTV»
  • Lista de miembros - Open IPTV Forum
  • Wikipedia IPTV

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]