Ibi II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibi II.a
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Artikulu hau Egiptoko faraoiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibi».

Ibi II.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1640 inguruan gobernatu zuena.

Bere izenaren zati bat, ...maatra Ibi, Turineko Errege Kanoneko txatal batean idatzia dago, VII.14 erregistroan. Bere erregealdiaren iraupena agertzen zen papiro zatia, galdu egin zen. Bere aurretik, Dedumes, eta, bere ondoren, Hor III.a ditu.

Ibi izena, bere kartutxoaren ondoan agertzen dena Errege Kanonean, ziur asko, bere jaiotza izena edo epiteto bat izango zen.

Egiptoko XIII. dinastiako azken agintariek, soilik Tebasetik gertuko tokietan gobernatu zuten, Goi Egipton.

Garai honetan, ohi hikso bezala identifikatutako erregeek, Egiptoko XV. dinastiakoak zirenak, Menfis konkistatu zuten, Behe Egipto domeinatzen zuten eta ia Egipto osoa zergari bihurtu zuten.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soilik Turineko Errege Kanonean aipatzen da, "...maatra Ibi" bezala.


Aurrekoa
Dedumes
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Hor III.a