Ideia Handia
Itxura
Ideia Handia (greziera modernoan: ΜνγάληΙδέα, Megáli Idéa) XIX. eta XX. mendeetako nazionalismo greziarraren sentimendu nazionalaren adierazpena zen. Greziar guztiak nazio-estatu bakar batean elkartu nahi zituen Konstantinoplan ezarritako hiriburuarekin. Batez ere irredentismoaren forma hartu zuen. Termino hori Ioannis Kolettis Oto Erregearen lehen ministroak asmatu zuen 1844an. Ideia Handiak menderatu zuen kanpo-politika osoa, eta, beraz, Greziaren barne-politika: 1820ko independentzia-gerratik, 1970eko hamarkadako Zipreko arazora, XX. mendearen hasierako gerra balkanikoetatik igarota. Greziaren aurkari nagusia Ideia Handia garatzeko Otomandar Inperioa izan zen, eta, ondoren, Turkia.