Otomandar Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Otomandar Inperioa
دَوْلَتِ عَلِيّهٔ عُثمَانِیّه
Devlet-i ʿAliyye-i ʿOsmâniyye
Yüce Osmanlı Devleti
Sublime Ottoman State

1299 – 1923
Autokrazia
Ottoman flag.svg Osmanli-nisani.svg
Sorrera 1299
I. Konstituzioa 1876 - 1878
Sultanerriaren ezeztapena 1922ko azaroaren 1a
Lausannako Tratatua 1923ko uztailaren 24
Hiriburua Söğüt (1302–26)
Bursa (1326–65)
Edirne (1365–1453)
Istanbul (Constantinopla) (1453–1922)
Erlijioa Islam sunnia eta beste minoria batzuk.
Aurrekoak
Flag of Palaeologus Dynasty.svg Bizantziar inperioa
Seljuk Sultanate of Rum 1190 Locator Map.svg Rumeko Sultanerria
Ondorengoa
Turkia Flag of Turkey.svg

Otomandar Inperioa[1] edo Ate Gorena[1] (Otomandar turkiera zaharrean: دولت عالیه عثمانیه Devlet-i Âliye-yi Osmâniyye, Azken Otomandarrean eta egungo turkieraz: Osmanlı Devleti edo Osmanlı İmparatorluğu) 1299tik 1922 arte turkiarrak buru zituen inperioa izan zen, etnia eta erlijio anitzekoa. Boterearen erpinean (XVI. eta XVII. mendeetan, hiru kontinentetan zehar hedatzen zen: hego-ekialdeko Europan, Ekialde Hurbilean eta Iparraldeko Afrikan; mendebaldean Maroko mugatik ekialdean Kaspiar Itsasoraino, iparraldean Austriako mugatik egungo Somaliaraino. Hogeita bederatzi probintzia, Moldavia, Transilvania eta Valakia haren mendeko printzerriak gehitzeke, izatera iritsi zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperioaren hedaduraren bilakaera, 1300-1923 urte bitartean, 2010eko estatu arteko mugak erakusten dituen mapa batean.

Seljuk etxea turkiarren adar bat zen, zein IX. mendean Kaspiar Itsaso eta Aral itsasoaren iparraldean kokatuta zeuden. X. mendean, seljukarrak mendebaldera mugitzen hasi ziren, Anatolia aldera. Manzikert (Malazgirt) batailaren ostean 1071n, hor finkatu ziren tribu horiek. Horren ondorioz, Anatoliako seljuk sultanerria osatu zen, Asiako erdialdea bereganatuta zeukan seljuk inperioaren adar independentea. 1243an, seljukar armadak mongoldarrek garaitu eta suntsitu zituzten. Astiro, inperioa desegin zen. Kinka horretan, Osman (edo Otman) I.a buru zuen turkiar estatua garatu zen, Otomandar Inperioa eratu arte, seljukar eta bizantziarren hutsunea betetzeko.

Otomandar Inperioak mendebaldea eta ekialdea lotu zituen 623 urteko historian. Konstantinopolis (egungo Istanbul) hiriburua, aurreko mediterranear inperioen (Erromatarrena eta Bizantziarrena) ondorengo musulmana zen otomandarra. Honela, otomandarrek erromatar eta islamdar ohituren ondorengotzat jotzen zuten euren burua.

XVI. eta XVII. mendeetan, munduko estaturik boteretsuenetakoa izan zen: Balkanetan zehar aurrera egin zuen, Vienako ateetaraino; mendean zituen Itsaso Beltzaren iparralde-ekialdeak; hego-ekialdetik, Yemen eta Persiar golkoaraino hedatzen zen; eta mendebaldean, Aljeriaren mendebalderaino.

Alabaina, XVIII. eta XIX. mendeetan inperioaren gainbehera gertatu zen. Bi mendeko gainbehera hartan, Otomandar Inperioa pixkanaka lurraldeak, botere militarra eta aberastasuna galduz joan zen. Alde batetik europarren aurrean: Austriar inperioa, Errusiar inperioa, eta Balkanetako kristauen erreboltak; eta beste aldetik tokiko gobernadoreetatik (Egipton, Tunisian...) independentziaren bila.

Lehen Mundu Gerran sartu zen, Erdialdeko Inperioen alde eginez, eta azkenean gerra galdu zuten. Gerra denboran, gutxi gorabehera 1,5 milioi armeniar deportatu zituen Turkiako Gobernuak, armeniar genozidioan.[2][3] Sarraski handiak egin zituzten, orobat, inperioko beste kristau gutxiengo batzuen aurka: "asiriarren" eta otomandar greziarren aurka, alegia.[4][5] Mudrosko armistizioaren ondoren (1918ko urriaren 30a), Aliatuek Otomandar Inperioaren lurrak banatu zituzten, Sèvresko Itunaren bidez.[6] eta turkiar gehiengoa geratu zenez Turkia bihurtu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Euskaltzaindia, Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0162.pdf .. Berez, Ate Gorena otomandar gobernua izendatzeko erabiltzen zen, sultanaren jauregian kanpotarrentzat irekita zegoen ate bakarra baitzen, eta, hedaduraz, inperio osoa izendatzeko.
  2. (Ingelesez) «Fact sheet: Armenian genocide», University of Michigan. Eskuratze data: 2011-01-11.
  3. Totten, Samuel, Paul Robert Bartrop, Steven L. Jacobs (eds.) Dictionary of Genocide. Greenwood Publishing Group, 2008, p. 19. ISBN 0-313-34642-9.
  4. Bloxham. p. 150
  5. Levene, M (1998): «Creating a Modern "Zone of Genocide": The Impact of Nation and State Formation on Eastern Anatolia, 1878-1923», Holocaust and genocide studies, 12:3, 393-433.
  6. Kinross, Patrick (1977): The Ottoman Centuries: The Rise and Fall of the Turkish Empire. Morrow. ISBN 0-688-03093-9.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otomandar Inperioa Aldatu lotura Wikidatan