Iguzkimendi
Itxura
Iguzkimendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 846 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′08″N 1°25′12″W / 43.269°N 1.42°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Iguzkimendi, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Bere izenak iragarri bezain ederra da Iguzkimendi. Edonondik ikusita, kono itxurako profil airosoa du, bere hegi piku belartsuak goitituz Artzamendi itxuragabearen aurrean. Bere anaia potologoaren aldean, Iguzkimendik bisita gutxiago jasotzen du: txikixeagoa da... eta tontorrerainoko errepiderik ez du. Horrek turista andana batetik libratuko gaitu, gehienak Mehatseko lepoan geldituko baitira.