Ikaskuntza irakaskuntzaren bidez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ikaskuntza irakaskuntzaren bidez izeneko metodologia (alemanez, Lernen durch Lehren) Jean-Pol Martin irakasleak Alemanian garatutako ikaskuntza metodo bat da. Metodo horren arabera, ikasleek ikasgaiak irakasteko moduan prestatzen dituzte, eta gero besteei irakasten diete.

Hau 3-5 pertsonako taldeak sortuz egiten da, talde hauei kontzeptu batzuk ematen zaizkie eta hauen inguruan informazioa bildu eta ulertu behar dute. Beraiek jakintza hauek bereganatuta taldekideei konpartitzen die, horrela ikasleen harteko ikaskuntza-irakaskuntza harremana emanez.[1]

Irakasleen aditu egoera gainditzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jendea batzuetan adituek bakarrik erakutsi ahal izateaz edo ikasleek beraien kabuz aurkitu behar direla kexatzen dira.  Baina egia esan honek ez dauka inongo sentsurik, azken finean ikasle bakoitzak bere jakinduriak eta bere esperientziak kontatu ahal ditu gela barruan eta horretaz adituak gehiago jakitea ezinezkoa da.

Ignorantzia ikastaldiaren bide bezala lotzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan, harrotasuna ikaskuntzaren bide egoki batean gurutzatzen da. Garrantzitsua da batzuetan, ez dakit esatea eta irakasleek onartu behar dute ikasleek beraiek ez dakizkiten gauzak jakin ahal dituztela. Askotan norberaren ignorantziarekin zintzoa izatea eta gauzak egiteko bide berrietara eta pentsatzeko era berrietara zabalik egotea garrantzitsua da.[2]

Ikaslea irakasle bihurtzen da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleek ikaskideei aurkeztu behar izatea ere positiboa izan daiteke guztien ikaskuntzarako. Aurkeztu behar dutenek aurkeztu aurretik ikasi egin behar bait dute eta gero beraien artean ematen den hartu-emana gertuagokoa izango da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Investigating Learning by Teaching and Learning by Assessment . Noiz kontsultatua: 2018-03-29.
  2. (Ingelesez) «We Learn By Teaching» TeachHUB . Noiz kontsultatua: 2018-03-29.