Edukira joan

Ikaskuntzarako ingurune birtual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikaskuntzarako ingurune birtualak» orritik birbideratua)


Ikaskuntzarako ingurune birtualak Ikaskuntzarako ingurune birtuala atzipen murriztuko espazio bat da, bertara sartzen diren pertsonek jakite eta trebaketa prozesuak garatzeko sortua eta diseinatua sistema telematikoen bidez.

Ikasgela birtuala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaskuntzarako inguruneko ikasgela birtuala, ordenagailu bidez eta plataforma edo software baten laguntzaz, jarduerak sailkatzea errazten duena, aldi berean hezkuntza on bat jasotzeko beharrezkoak diren ohiko ikaskuntza eta irakaskuntza jarduerak garatzea bermatuz. Turoff-ek (1995) adierazten duen bezala “gela birtuala ordenagailu bidezko komunikazio sisteman txertatutako ikaskuntza eta irakaskuntza metodo bat da. Ingurune horren bitartez, ikasleak irakaskuntza presentzialeko prozesuan ohikoak diren jarduerak atzitu eta garatu ditzake, hala nola hitz egin, dokumentuak irakurri, ariketak egin, irakasleari galderak egin, taldekako lanak burutu, eta abar, guzti hau era simulatuan, irakasle eta ikasleen arteko interakzio fisikorik gabe. Izateagatik merkatuan gaur egun existitzen dira gela birtualak simulatuz urrutiko ikastaroak sortzeko gaitasuna baimentzen duten aplikazio ugari, adibidez, WebCT, Catedr@, eCollege, Moodle, Dokeos, Claroline, Manhattan Virtual Classroom, Learning Space, e-ducativa, eta abar.

Campus birtuala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campus birtual bat sare telematikoen bidez unibertsitate batek eskainitako hezkuntzaren antolaketarako espazioa da.

Ikaskuntzarako Ingurune Birtualen Adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Play Learning trebakuntza sistema bat da, 2008an IFOk (Instituto De Formación Online) garatua, e-learning-aren erosotasuna eta efikazia bideo-jokoen karaktere ludikoarekin konbinatzen dituena, erabiltzailearentzat ikasketa prozesua atsegin eta eraginkorragoa egiteko helburuarekin. Metodologia honekin, erabiltzailea ikasketetan aurreratzen doa bideo-joko modular baten itxuran, ikasgaiak jokoaren faseak balira bezala. Lehia bakoitzean, erabiltzaileak trebezia bakoitzean puntuak irabaztea ahalbidetzen duten erronka desberdinak gainditu behar ditu eta coach birtualak edo tutore birtualak markatutako erronkak gainditu. Metodologikoki sistemak beste forma batera ezinezkoak izango liratekeen inguruneak simulatzea baimentzen du, bai lokalizazio aldetik (zentral nuklear bat, adibidez) bai egoera aldetik (adibidez, portaera gatazkatsuak eta trebetasunen bitarteko berauen konponbidea) Virtual Classroom CAE-k ( Computer Aided Elearning) garatutako tresna bat da, bideokonferentzia sistema bat eta urrutiko ikaskuntzarako tutore eta ikaslearen arteko komunikazio perfektua baimentzen duten tresnak konbinatzen dituena.

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hezkuntza-software motak
  2. By Rewards Punished ( Ingelesez).
  3. Irakurketa eta idazketarako software askea
  4. IP Learning e-ducativa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]