Edukira joan

Ikerbasque

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikerbasque
Datuak
Motaresearch funding (en) Itzuli eta erakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2007
Sortzailea
webgune ofiziala

Ikerbasque EAEn zientzia eta ikerkuntzaren garapena bultzatzeko sorturiko fundazio bat da, Eusko Jaurlaritzak sustatua. 2007an sortu zen.

Euskadiko Zientzien Fundazioak, talentu ikertzailea erakarri eta indartzeko programen eta ikerkuntzaren dinamizaziorako ekintzen bitartez, ikerketa zientifikoa garatzen laguntzeko asmoz sortu zuen fundazioa[1]. Ikerbasqueren helburua EAEn zientzia indartzea da, beste ikerketa gune eta unibertsitateekin batera.

Bere lehenengo zuzendari zientifikoa Mari Carmen Gallastegi, Euskal Herriko Unibersitateko irakaslea, izan zen. Fernando Cossio irakasleak ordeztu zuen, 2009ko uztailean. Ikerbasquek bere hamargarren urteurrena ospatu zuen 2017an.

Ikerketa-langileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerbasquek hainbat kontratazio programa izan ditu, hasi zenetik, ikertzaile profil desberdinekin. Ikertzaileak euskal zientzia eta teknologia sarearen zentroetara bideratzea da haien helburuetariko bat. 2017 amaieran 221 ikertzailek egiten zuten lan fundazioan.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Gutaz» Ikerbasque, Basque Foundation for Science 2017-03-22 (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
  2. «Ikerketa» Ikerbasque, Basque Foundation for Science 2017-03-22 (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]