Edukira joan

Ikus Ikas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikus Ikas
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1

Ikus Ikas telebista saio bat izan zen, 1989. urtean ETB-1etik emitituta.

Gazteei zuzenduta, Delirium Tremens musika taldearen "Ikusi eta ikasi" diskoaren musika erabiltzen zuen sintonia bezala.

Bi aurkezle izan zituen emisioan zehar: Iñaki Iturriaga Durangokoa, haserako kapituluetan; eta Joseba Olaskoaga urtarriletik aurrerantzeko kapituluetan.

1989/1990 Kurtsoan zehar 38 saio ekoiztu eta igorri ziren,[1] 1989ko Urritik 1990ko Uztailera, Josi Sierra eta Eduardo Barinaga kozuzendaritzapean; errealizazioa Iñaki Zabalak egiten zuen, Txabi Basterretxea errealizazio-laguntzailea zelarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ikus Ikas Vimeon» (Bideoak) Vimeo (Noiz kontsultatua: 2018.07.02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vimeon aurkitu daitezke Ikus Ikas saioaren emanaldi batzuk, Josi Sierrak partekatuta


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.