Infoshow

Wikipedia, Entziklopedia askea

Infoshowa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infoshowa gaurkotasun soziala eta bereziki politika umorearekin nahasten dituen telebista formatua da.

Infoshowa barietate eta informazio saioek izan duten bilakaeraren ondorioz euren nahasketan oinarritzen den telebista generoa da. Gertaera sozialen eta harreman pertsonalen inguruko gaiak jorratzeko joera izan ohi dute horrelako programek. Osagaien artean honakoak aurki ditzakegu: aurkezlearengan fokatzea, berari garrantzia emanez (sarritan programak bere izena darama), gaien tratamendu arina, hizlariak ikus-entzuleen ordezkari modukoak dira, etab.

Azpigeneroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru azpi-genero ezberdintzen dira:

  • Talk show azpigeneroa aurkitu daiteke: komedia mundutik ekarritako aurkezlea izan ohi duen programa mota, zeinera pertsonaia famatuak joaten diren. Late Night edo Late Show izena ere hartzen du azpigenero honek. Historikoki bere jatorria 1962an dago, Estatu Batuetan. Bertan, The Tonight saioak eman zion azpigeneroari hasiera eta hasieratik bere programazioa gauean kokatu da, 23:30etatik 02:00etara. Oso azpigenero ezaguna da Estatu Batuetan eta Jimmy Kimmel, Jimmy Fallon, David Letterman edota Conan O'Brien bezalako aurkezle-komediagileek aurkeztutako programak oso ezagunak dira. Umorea, famatuak eta musika uztartzen dituen azpigeneroa litzateke hemen aurkeztua. Espainian, adibide garbiena Cronicas Marcianas (T5) izan zen Sardák aurkeztua eta 1997tik 2005era eman zen programa izan zen. Adibide horien artean ere honakoak aurki daitezke: Salsa Rosa (T5), Esta Noche Cruzamos el Mississipi (T5), El Hormiguero (A3), Sorginen Laratza (ETB1) edota En El Aire (La Sexta), azken hau Andreu Buenafuentek aurkeztua.
  • Debate Show: jende multzo handiagoa egoten da, eta publikoak paper aktibo bat izaten du programan. De buena ley (T5) izan liteke horrelako programa bat. Horretaz gain, euskal telebistako lehen kateak aurkezten duen Debatea edota ETB2ko Ni mas ni menos programa ere multzo honetan sar daitezke. Horrela, normalean aktualitatezkoak diren gaiak jorratzen dira, politika, gai sozialak edota gizartearen inguruko gaiak, hain zuzen ere.
  • Reality Show: garrantzi gehien hartzen joan den azpigeneroa dela esan daiteke. Adibide gorentzat, nola ez, Big Brother (Gran Hermano - T5) delako programa izango genuke, azpigenero honek biltzen dituen ezaugarri ezberdinen erakusle. Errealitatearekiko hurbiltasun bat bilatu nahi izaten dute programa mota hauek, modu horretan gainera, publikoak konexio bat lor dezan programarekin. Gainera, egun reality desberdinak agertzen dira, ETB2ko El Conquistador del Fin del Mundo ezaguna bezala, esperientzia kirolarekin uztartuta agertzen delarik.

Infoshowaren egoera Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orotariko kanaletan, Telecincon du presentzia gehien %26,6arekin. Cuatro dago ranking-ean bigarren, %1,8rekin. Beraz, ikusten da

sekulako aldea dagoela orotariko kateetan genero honi dagokionez. Primetimetik hasita, goizeko ordu txikiak arte telebista genero honek presentzia nabarmena hartzen du, batez ere, Telecincon, 6 hilabetez behin aldatzen joaten direlarik realityak. Azken urteetan, Infoshowaren presentzia orotariko kateetan, bereziki kate publikoetan, handitu egin da (MasterChef edo El Conquistador del Fin del Mundo bezalako saioekin).

Kanal tematikoen inguruan, Divinity da nagusia, %15,5ko portzentaiarekin. MTV (%8,4), Energy (%7,8) eta Nova (%4,9) dira hurrengoak. Kanal tematikoak izanik, programa mota hauek egun osoan zehar, ordu ezberdinetan eman izan ohi dira. Gainera, MTVren kasuan, atzerriko saioak (Pimp my ride, Jersey Shore) bertako saioekin (Gandia Shore) nahasten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]