Infragorri ertain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Infragorri ertain astronomian, ohi 5 eta 25-40 mikra arteko tartea hartzen duen espektro elektromagnetikoko eremu bati ematen zaion izena da, mugak zehatzak ez diren eta argitalpenaren arabera aldakorrak izan daitezkeen arren. Batzuetan infragorri termiko izena ere jasotzen du, lurrazaleko ohiko tenperaturetan (zenbait ehundaka kelvin) igorritako tenperatura eremu honetan igortzen bait da. Iturri astronomikoei dagokienez, eremu honetako igorpena, hauts epelezko aleetatik datorren gorputz beltzeko erradiazioak (ehundaka kelvin gutxi batzutara dagoena) eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoen molekula bandek domeinatua dago. Infragorri hurbila eta infragorri urrunaren artean dago.