Ingeles mastin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ingeles mastin
Txakur arraza
Mastif angielski pregowany 768.jpg
Espeziea Canis lupus familiaris
Jatorria  Ingalaterra

Ingeles mastina txakur arraza bat da, nahiko handia eta artzakur motakoa. XVIII. mendean honela deskribatu zuten: "katu bat eta lehoi bat alderatzea, txakur normal bat eta mastina alderatzea bezelakoa da."

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainian dago txakur mota honen jatorria, erromatar inperioarekin batera. Uste da mastina irlara erosleek eraman zutela, K.A. VI. mendean. Ordutik aurrera mastina lan zail eta gogorretarako erabilia izan da. Kirol odoltsuetan, zezenen aurka, hartz eta beste hainbat txakurren aurka egiten zuen borroka. Baina beste erabilpen batzuk ere ematen zitzaizkion: ardiak zaintzeko, bizkarzain lanetan eta lagun gisa ere erabiltzen ziren. Nahiko argi dago Mastin eme bat Ameriketara iritsi zela Mayflower barkuan 1620an, baina ez zen deklaratu XIX. menderarte. 2. mundu gudan ez ziren oso ohikoak Mastinak Ingalaterran. Baina AEB eta kanadak Mastin berriak sartu zituen irlan eta gaur egun oso ohikoak dira, baita beste herrialde batzuetan ere.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakur arrza hau nahiko handi eta boteretsuak dira, buru handi eta zabalarekin. Gehienetan buruak karratu baten itxura hartzen du.

Tamainaz handia eta gorputz indartsuarekin izan behar da, edozein puntutatik begiratuta. Gorputzak zabala eta handia izan behar du eta bere hankak separatuta egon behar dira, batez ere aurrekoak. Inoiz ez da altura eta pisu finkorik jarri arraza honentzako baina altuera gutxi gora behera 70 eta 80 cm bitartekoa izan ohi da eta pisua 80 kg tik 100kg ra emeetan eta harretan 10kg edo gehiago. Noizbait 120 kg ko Mastinak aurkitu dira.

Ile motz eta larruazalari ondo itsatsia du, kolore desberdinak izan ditzake, baina bere muturra, belarriak eta begi inguruak beti izango dira beltzak.

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakur mota hau nahiko handia da eta elikadura osasuntsua eta kirola egitea behartzen du. Normalean 10 12 urte bitartean dute biziraupena.

Txakur hauen arazorik larriena pisu gehiegi izatea izan ohi da.