Foro (internet)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Interneteko foroa» orritik birbideratua)
Artikulu hau eztabaidagune elektronikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foro (argipena)».
PhpBB software libreaz eraikitako foro publiko asinkrono bat.

Foroa, interneten, pertsonek gai jakin baten inguruan beren iritziak eman eta argitaratzen dituzten online eztabaidagune asinkronoak dira. Foroak arautuak daude. Maiz, hierarkia bat dute, adibidez, parte-hartzaile arruntak eta foroaren funtzionamendua erregulatzen duten moderatzaileak daude.

Bestalde, aplikazio hauek gaien eta eztabaiden arabera kategorizatuak egon ohi dira.

Foroen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Foro babestua (edo pribatua): hemen ezinezkoa da parte hartzea erregistratu gabeko erabiltzaileentzat. Hau da, norbaitek mezuak bidali edo iruzkinak egin nahi baditu, lehenik erregistratu egin behar da. Edo gonbita jaso.
  • Foro publikoa: Foro publikoan edonork parte har dezake erregistratu gabe. Denek irakurri eta bidal ditzakete mezuak.

Foro iraunkorra: gai bat lantzeko mugarik gabe ezartzen dena da.

Komunikazioaren bat-batekotasunari begira, foroak honela sailka daitezke:

  • Sinkronoa. Zuzenean eztabaidatzen denean. Txandaka baina denbora jarraituan.
  • Asinkronoa. Parte hartzaileek beren mezuak argitaratu egiten dituzte eta erantzunak handik ordu edo egun batzuetara jaso daitezke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]