Inutilaren eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Inutilaren eguna 1981etik Nafarroa Garaiko, Sakanako Etxarri Aranatz herrian ospatzen den festa erreibindikatiboa da. Ofizialki, Etxarri Aranazko jaiak Kintoen Egunarekin amaitzen ziren. Hala ere, duela 30 urte baino gehiagotik, herri-mugimenduak hainbat jarduera antolatzen ditu hurrengo egunerako, Espainiako soldadutza egiten ez zuten «inutilen» omenez, hau da, arazo desberdinengatik (begien arazoak, oinen arazoak, e.a.) zerbitzutik salbu gelditzen zirenez. Jaia, erabat antimilitarista, ironiaz oinarritzen da: biztanleak militarrez janzten dira, antzinako automobiletan ibiltzen dira bandera handiekin...[1]

Guardia Zibilaren salaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an eskuineko Dignidad y Justicia espainiar taldeak festaren lehen salaketa egin zuen baina ez zuen aurrera egin.[2] 2023an Guardia Zibilaren Ofizialen Batasunak salaketa egin zuen Etxarri Aranazko jaien sustatzaileen aurka, Inutilaren Eguna deiturikoagatik. Irudi iragarle batean, antza, «guardia zibilak erretzen» direla alegatzen du. Guardia Zibilaren sindikatu horrentzat (Ofizialen Batasuna) benetako helburua da Espainiako institutu armatua «barregarri uztea» eta «terrore-giroa sortzea, terrorismoa goraipatzeko». Espainiako Auzitegi Nazionalaren Ismael Moreno epaileak salaketa hori ikertzea dagokion galdetu zion Fiskaltzari.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]