Kinto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kintoek fisikoki ezaugarri batzuk izan behar zituzten, esaterako gutxieneko altura bat. Argazkian, altura neurtzeko tresna.
2019ko kintoak Espainiako Pinilla de Toro herrian.

Kintoak ziren urtean derrigorrezko soldaduskara joan behar ziren herri baten gazteak.[1] Tradizioa, berez, Espainiarra da. Espainian soldadutza desagertu den arren (benetako azken kintoak 1982an izan ziren), leku askotan kintoak jai-tradizio bihurtu dira, eta, horren ondorioz, gazteek, adin-nagusitasuna betetzean, antzinako kintoak gogoratzeko, festa moduko bat egiten dute. Euskal Herriko zenbait herritan ere tradizio hori gorde egin da.

Adin nagusitasunera heltzean kultura indigenetan ugaritzen den "iragate-ohikune" antzekotzat ere har daiteke kintoena. Kintoa izatea nagusi berri izatea zen, "gizona" garaiko hizkuntzan. Adin nagusitasun horrek kintoei zenbait pribilegio ematen zizkien: herriko festak antolatzen zituzten, erokeriak egiteko ahalbidea, errito batzuk beetetzea... Gazteentzat oso une garrantzitsua zen.[2] [3]

Urte bereko kintoek lotura berezia zuten haien artean eta, urtero, biltzen ziren bazkaria ospatzeko. Soldaduskara gizonezkoak bakarrik joaten ziren baina, gaur egun, festa ospatzen den tokietan, normalean, urte bereko emakumeek ere parte hartzen dute.

Hitzaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena kintetatik dator, lehenik Gaztelan eta gero Espainian, 1730 eta 1912 bitartean indarrean egon zen armadarako jendea errekrutatze sistema diskriminatzailea, Gaztelako Joan II.aren erregealdian (1406-1454) sortua zen, non bost gizonetik batek (hortik "kintoa") armadan zerbitzatu behar zuela ezarri zen; Filipe V.a Espainiakoak 1705ean berriz berritu zuen xedapen hori.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]