Ionizagailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Petri plakak airearen ionizazio negatiboak Salmonella enteritidis bakterioarengan duen esterilizazio efektuaren erakusle dira. Ezkerreko lagina tratatu gabekoa da; eskuinekoa, aldiz, tratatu ostekoa.

Ionizagailua (ioi negatibo sorgailua) tentsio handia erabiliz aire-molekulak ionizatzen dituen gailua da. Ioi negatiboak, hau da, anioiak, gehiegizko elektroiak dituzten partikulak dira, partikulei karga negatibo netoa ematen dietenak. Katioiak, aldiz, elektroi bat edo gehiago faltan dituzten ioiak dira eta ondorioz, karga positibo netoa dute. Aire-garbigailu gehienak ioi negatiboak sortzeko diseinatuta daude. Beste aire-ionizagailu bat, ESD ionizagailua (ioi sorgailu orekatu) delakoa. karga estatikoa deuseztatzeko erabiltzen da. 2002an The Independent egunkariak Cecil Alfred 'Copy' Lawsen heriotzaren harira argitaratu zuen heriotza-oharrak hura jo zuen etxeko aire-ionizagailuaren asmatzailetzat.

Aire-ionizagailuak erabiltzen dira, besteak beste, Acinetobacter bakterioek eragindako infekzioak ekiditeko eta gailu elektronikoek metatutako elektrizitate estatikoa deuseztatzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]