Edukira joan

Iperf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iperf
Jatorria
Sorrera-urtea2014
Azken bertsioa3.12
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Sistema eragileaLinux
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaBSD lizentziak
Iperf Sourceforgen

Iperf sare batean probak egiteko eta sarea optimizatzeko erabiltzen den plataforma-anitzeko erreminta da. TCP eta UDP datu sekuentziak sor ditzake eta garraiatzen dituen sarearen errendimendua neurtu. Hau da, sare baten komunikazioaren errendimenduaren ebaluazioa egiteko erabiltzen da.

Erreminta hau C++ lengoaian idatzita dago eta sofware librea da. Besteak beste, Linux, Unix eta Windows sistema eragileetan dabil. Iperf NLANR/DASTk ( National Laboratory for Applied Network Research/Distributed Applications Support Team) garatu zuen.

Neurketak egiteko, iperf bi makinetan exekutatu behar da, batean bezero bezala eta bestean zerbitzari bezala. Bi puntu hauen arteko konexioaren neurketak egingo dira eta edozein sare motarako balio du

Iperf parametro desberdinekin exekuta daiteke. Parametro hauek, konexio mota (TCP, UDP) zein ebaluatzen ari den protokolo motaren konfigurazioa (leioaren tamainam MTU, TTL, transmisio denbora…) determinatuko dute. Emaitza erabilgarriena banda zabalera izango da.

Iperf erremintak datu irteerak sortzen ditu egindako konexio proben bidez. Irteera hauek ez dira guztiz intuitiboak, beraz, datuen informazioaren interpretazioa errazteko erreminta desberdinen bidez grafikoak sor daitezke. Erreminta hauen artean jperf fronted erreminta existitzen da. Tresna honen bidez, grafikoak sortzeaz gain, erabiltzaileak interfaze grafiko gisa erabili dezake. Beraz, erremintaren erabilera erraztu egingo da ere.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]