Persiar egutegia
Persiar egutegia edo Irandar egutegia (persieraz گاهشماری ایرانی Gahshomari-ye Irani) urtea martxoaren 23an hasten duen eguzki egutegi bat da. 2009ko martxoan persiar egutegiko 1388. urtea hasi zen.
Egutegi hau 1925ean hartu zen eta gregoriotar egutegia baino zehatzagotzat hartzen da, azken honek 3320 urtean behin egun bateko akatsa baitu, persiar egutegiak egun bateko akats hori 3,5 milioi urtetik behin izango lukeen bitartean.
Persiar egutegiak lehenengo sei hilabeteak 31 egunekoak ditu, hurrengo bostak 30 egunekoak eta azkenekoa 29 edo 30 egunekoa bisurtea baldin bada edo ez bada. Urtea Nowruzen hasten da, gregoriotar egutegiko martxoak 21arekin bat datorrena. 2000ko urtarrilaren 1 persiar egutegiko 1378. eguneko Dej hilabeteko 11. eguna izan zen.
Garaia | Izena | Esanahia |
martxoak 21 - apirilak 20 | Farvardin فروردین | Erlijio loria |
apirilak 21 - maiatzak 21 | Ordibehešt اردیبهشت | Bertute gorena |
maiatzak 22 - ekainak 21 | Xordâd خرداد | Osasuna, osotasuna |
ekainak 22 - uztailak 22 | Tir تیر | Bizia, bizkorra |
uztailak 23 - abuztuak 22 | Mordâd مرداد | Hilezkortasuna |
abuztuak 23 - irailak 22 | Šahrivar شهریور | Lurralde desiragarria |
irailak 23 - urriak 22 | Mehr مهر | Ontasuna, leialtasuna, maitasuna |
urriak 23 - azaroak 21 | Âbân آبان | Ura |
azaroak 22 - abenduak 21 | Âzar آذر | Sua |
abenduak 22 - urtarrila 20 | Dey دی | Sortzailea |
urtarrilak 21 - otsailak 19 | Bahman بهمن | Uste ona |
otsailak 20 - martxoak 20 | Esfand اسفند | Debozio santua |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Conversions / Calendriers sur Payvand.com Gregoriotar eta persiar egutegien arteko bihurtzea
- Gregoriotar/persiar egutegia