Bisurte
Bisurtea edo urte bisustua 366 egun dituen urtea da, hau da, ohiko urteek baino egun bat gehiago. Egun gehigarri hori egutegiko urtearen luzerak urte naturalaren luzerarekin duen desfasea zuzentzeko ezarri da; izan ere, eguzki-urteak 365 egun eta 6 ordu irauten du, gutxi gorabehera. Hala, lau urtetik behin egutegi urteari egun bat gehiago ezarriz, urte naturalaren luzerara gerturatzea lortzen da.
Egun nazioartean nagusi den gregoriotar egutegirako, hauxe da bisurteen araua:
|
Hau da, 4rekin zatigarria dena bisurtea da, salbu eta 100ekin zatigarria bada (adibidez, ez dira bisurteak 100, 200, 300, 500, 600, 700, 900, 1000, 1100, 1300, 1400, 1500, 1700, 1800, 1900, 2100. urteak); 400ekin zatigarriak direnak, ordea, bisurteak dira (adibidez: 400, 800, 1200, 1600, 2000, 2400). Hala, 400 urtean 97 bisurte izango dira, eta gregoriotar egutegiko urtea eguzki-urtearen oso antzeko mantentzen da. Gregoriotar urteak 365 + 1/4 - 3/400 = 365,2425 egun irauten du, tropikoak baino gehiago (365,2422), baina 0,0003 eguneko errorearekin baizik ez.
Bisurte eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egutegi gregoriotarrean gehitzen den eguna da; hots, otsailaren 29a, goiko arauari jarraituz gehitua.