Persiar egutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iraniar egutegia» orritik birbideratua)

Persiar egutegia edo Irandar egutegia (persieraz گاهشماری ایرانی‌ Gahshomari-ye Irani) urtea martxoaren 23an hasten duen eguzki egutegi bat da. 2009ko martxoan persiar egutegiko 1388. urtea hasi zen.

Egutegi hau 1925ean hartu zen eta gregoriotar egutegia baino zehatzagotzat hartzen da, azken honek 3320 urtean behin egun bateko akatsa baitu, persiar egutegiak egun bateko akats hori 3,5 milioi urtetik behin izango lukeen bitartean.

Persiar egutegiak lehenengo sei hilabeteak 31 egunekoak ditu, hurrengo bostak 30 egunekoak eta azkenekoa 29 edo 30 egunekoa bisurtea baldin bada edo ez bada. Urtea Nowruzen hasten da, gregoriotar egutegiko martxoak 21arekin bat datorrena. 2000ko urtarrilaren 1 persiar egutegiko 1378. eguneko Dej hilabeteko 11. eguna izan zen.

Garaia Izena Esanahia
martxoak 21 - apirilak 20 Farvardin فروردین Erlijio loria
apirilak 21 - maiatzak 21 Ordibehešt اردیبهشت Bertute gorena
maiatzak 22 - ekainak 21 Xordâd خرداد Osasuna, osotasuna
ekainak 22 - uztailak 22 Tir تیر Bizia, bizkorra
uztailak 23 - abuztuak 22 Mordâd مرداد Hilezkortasuna
abuztuak 23 - irailak 22 Šahrivar شهریور Lurralde desiragarria
irailak 23 - urriak 22 Mehr مهر Ontasuna, leialtasuna, maitasuna
urriak 23 - azaroak 21 Âbân آبان Ura
azaroak 22 - abenduak 21 Âzar آذر Sua
abenduak 22 - urtarrila 20 Dey دی Sortzailea
urtarrilak 21 - otsailak 19 Bahman بهمن Uste ona
otsailak 20 - martxoak 20 Esfand اسفند Debozio santua

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]