Irlandako normandiar inbasioa
Itxura
(«Irlandako kanbriar-normandiar inbasioa» orritik birbideratua)
| Irlandako normandiar inbasioa | |
|---|---|
| Mota | Inbasio |
| Denbora-tarte | 1169 - 1175 |
| Data | 1169 |
| Kokaleku | Irlanda |
| Herrialdea | Irlanda gaelikoa |
| Parte-hartzaileak | |
Irlandako normandiar inbasioa, XII. mendearen amaiera aldean burutu zen (1169-1175), Irlanda gaelikoa hainbat erresumetan banaturik zegoen garaian, eta denen jauna, botere mugatua zuena, Irlandako errege nagusia zen.
1169ko maiatzean, aurrez Diarmait Mac Murchada Leinsterko errege kargugabetuak deituta, Kanbriar-normandiar mertzenarioak lehorreratu ziren, Diarmaitek bere erresuma eskuratzen lagunduko zutela uste baitzuen. Diarmait eta normandiarrek Leinster aste gutxi batzuen buruan bereganatu zuten, eta ondoren, inguruko erresumak erasotzeari ekin zioten. Esku hartze militar horrek Henrike II.a Ingalaterrakoaren babesa izateaz gain Adrian IV.a Aita Santuaren baimena ere izan zuen.