Diarmait Mac Murchada
Diarmait Mac Murchada | |||
---|---|---|---|
1126 - 1171 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Leinster, 1110 | ||
Heriotza | 1171ko maiatzaren 1a (60/61 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ferns | ||
Familia | |||
Aita | Donnchad mac Murchada | ||
Ama | Orlaith | ||
Ezkontidea(k) | Mór Ní Tuathail (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Diarmait Mac Murchada, gaur egungo irlanderaz Diarmaid Mac Murchadha, ingelesez Dermot MacMurrough, Dermod MacMurrough, Dermot MacMorrogh edota Dermot MacMorrow (1110, Irlanda – 1171ko maiatzaren 1a) Leinster erresumako erregea izan zen.
Ruaidrí Ua Conchobair Connacht erresumako erregea eta Irlandako errege nagusia zenak kargugabetu egin zuen, horregatik Mac Murchadak erresuma berreskuratzeko asmoz Henrike II.a Ingalaterrakoari laguntza eskatu eta berehala Richard de Clarke buru zuen Kanbriar-normandiar mertzenarioak Irlandan lehorreratu ziren, berehala Leister erresuma bereganatu eta inguruko erresumak erasotuz.
Irlandako Historian usadioz traidore handienen maila duen pertsonaietako bat da, Irlandako normandiar inbasioa gauzatzea ahalbideratu baitzuen.