Irudien konpresio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adobe Photoshop-ek kalitate maila desberdinetan gordetako JPEG irudien konparazioa.

Irudien konpresioa garrantzirik gabeko datuak murriztean datza, gero irudi hori gordetzeko edo beste bati bidaltzeko modu eraginkorragoan.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entopia kodeatzea 1940. hamarkadan hasi zen "Shannon–Fano coding"[2] eta "Huffman coding"-ekin. Geroago, "Transform coding" agertu zen 1960. hamarkadan. Aurrerapen garrantzitsu bat irudien konpresioan "Discrete Cosine Transform" (DCT) izan zen, konpresio mota hau Nasir Ahmed-ek sortu zuen 1972. urtean. Galerak zeuzkan konpresio metodoa izan arren, geroago sortu ziren metodo hobeago batzuen oinarria izan zen, esate baterako JPEG 1992.urtean.

Lempel–Ziv–Welch (LZW) galerarik gabeko konpresio metodoa 1984.urtean argitaratu zuten Abraham Lempel, Jacob Ziv eta Terry Welch-ek. Geroago, metodo horri esker, Phil Katz-ek algoritmo hobe bat diseinatu zuen eta "Portable Network Graphics" (PNG) formatua sortu zuen.

Irudien konpresioa galerarekin eta galerarik gabe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudien konpresioa bi motatakoa izan ahal da, galerekin edo galerarik gabe. Alde batetik, galerarik gabeko konpresioa erabiltzen da irudiak kalitate oso onekoak izan behar direnean. Hori gertatzen da irudia deskonprimatu eta gero lehen zegoen irudi berdina izan behar delako, adibidez, medikuntzako irudietan, komikietan edo marrazketa teknikoan. Beste aldetik, galerak daukan konpresioa bit tasa baxuekin erabiltzen da eta deskonprimatzen den irudia ez da lehen zegoen irudi berdina, normalean kalitatea galtzen duelako.

Galerik gabeko irudien konpresioko metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Delta encoding fitxategiaren konpresio trinkoan oinarrituta dago. Delta kodetzeko algoritmoak fitxategiaren azken bertsiotik aldatu diren byte-ak soilik lortzea du helburu.
  • Run-length encoding PCX erabiltzen duen metodoa eta BMP, TGA eta TIFF ere erabili ahal dena. Metodo horrek balio bereko ondoz ondoko datu sekuentziak balio bakar gisa gehitzen ditu.
  • Hiztegi egokitzaile algoritmoak, adibidez LZW, GIF eta TIFF-en erabilita. LZW, Terry Welch-ek garatua 1984an Abraham Lempel-ek eta Jacob Ziv-ek garatutako LZ78 algoritmoaren bertsio hobetu gisa.
  • Deflazioa, PNG, MNG, y TIFF-en erabilita. Algoritmo horrek LZ77 algoritmoaren eta Huffman kodeketaren konbinazioa erabiltzen du.

Galera daukaten irudi konpresio metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kolorearen eremua irudian gehien agertzen diren koloreetara mugatu.
  • Transformazio kodeketa, audio seinaleak edo argazki irudiak konprimitzeko metodorik erabiliena da.
  • Chroma subsampling, koloretako informazioarentzat bereizmen txikiagoa ezarriz lumako informazioarentzat baino konprimatzen dituzte argazkiak.
  • Fraktal konpresioa, irudi digitaletarako konprimitzeko galera daukan metodorik aproposena da.

Formatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TIFF (Tagged Image File Format)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan formatu hau erabiltzen da galerarik gabeko irudien konpresioetan. Hori dela eta, formato honen fitxategiak oso handiak izaten dira.

PNG[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galerarik gabeko formatu bat da. PNG-n irudia konprimatu ahal da eta deskonprimatzean lehen zegoen irudi berdina lortzen da.

GIF[aldatu | aldatu iturburu kodea]

256 koloreko taula bat sortzen du 16 milioi kolore dituen beste taula batetik abiatuta. Irudiak kolore asko dituenean, GIFa sortzen duen softwerrak algoritmo bat erabiltzen du 256 kolore horietara mugatuz ahalik eta irudi onena sortzeko.

GIF-ek bi eratan konprimatzen ditu irudiak. Lehenengo metodoan, irudiak 256 kolore ditu, hortaz, pixeletik erabili behar diren bitak murrizten dira. Bigarren metodoa sekuentzia kodeak erabiltzean datza. Adibidez, "zuria, zuria, zuria, zuria, zuria"-ren ordez, "5 zuria" gordetzen du.

Horregatik, GIF formatuak ez du galerarik 256 kolore edo gutxiago dituen irudiekin. Aldiz, 16 milioi koloreko irudietan GIFek koloreen %99,998 "galdu" dezake.

JPG[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JPG metodorik onena da irudiak tonu antzekoak baditu kolore askoekin. JPG formatuarekin asko konprimatu ahal dugu irudi bat kalitatea galdu barik. Izan ere, JPG-k irudiak aztertzen ditu eta hautemangarri ez den informazioa ezabatzen du. Gainera, formatu honek konpresio maila desbedinak dauzka eta erabiltzaileak aukeratu ahal du zein erabili.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «55:148 Dig. Image Proc. Chapter 12» user.engineering.uiowa.edu (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  2. (Ingelesez) Claude Shannon. 2020-12-07 (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]