Itsaspeko gerra Hego Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
U-9, urpeko alemaniarra

Lehen Mundu Gerran (1914-1918), itsasoetan eta itsaspean ere borrokatu ziren Aliatuak eta Alemania. Britainia Handiak itsas-blokeoa inposatu zion Alemaniari eta gudu batzuk izan zituen Alemaniaren itsas armadarekin. Horrez gain, jarduera militar handiena itsaspean gertatu zen, alemaniar U-bootek Ipar Amerika eta Britainiaren arteko hornidura-lerroak mozten saiatu baitziren.

Hasiera batean, Aliatuen itsasontzien aurka aritzen ziren U-Bootak, baina gerrak aurrera egin ahala, itsasontzi neutralak ere eraso zituzten. Hego Euskal Herriko zama-ontziek ere sufritu zuten itsaspeko gerra eta marinel asko zendu zen. Zehazki, 1914tik 1918ra 59 itsasontzi hondoratu zituzten (125.000 tona baino gehiago osotara) eta 68 euskal marinelek galdu zuten bizitza[1].

Suntsitutako itsasontzi batzuen zerrenda (Kantauri Itsasotik kanpo)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondoratutako itsasontzi gehienak torpedoen bidez suntsitu ziren eta beste batzuk, berriz, itsas-minekin talka egin ondoren. Lehenengo biktima Isidoro lurrun-ontzia izan zen, 1915eko martxoan, eta azkena Atxerri-Mendi, 1918ko abuztuan[2].

Hona hemen suntsitutako itsasontzi batzuen zerrenda: Algorta, Alu Mendi,  Arno Mendi, Ason, Atxeri Mendi, Aurrerá, Axpe-Mendi, Bakio, Bravo, Durango, Erandio, Ereaga, Ganekogorta-Mendi, Iturribide, Julián Benito, Lalen Mendi, Manuel, Marqués de Urquijo, Mayo, Mendibil-Mendi, Neguri, Noviembre, Nuestra Señora del Carmen (mina), Pagasarri, Ramón de Larrinaga , Santanderino, (ziurrenez mina, baina argitu gabe oraindik), Tom, Udala Mendi, Uribitarte, Valle, Víctor Chávarri.[3]

Erasoak Kantauri Itsasoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mamelena 3 itsasontzia (1923). Urte batzuk leheneago alemaniarrek Mamelena 9 eta 12 suntsitu zituzten.

Alemaniako itsaspekoak euskal kostaldean ere erasotu zuten, normalean zamaontzi atzerritarren kontra, batez ere norvegiarrak eta suediarrak. Hala ere, euskal arrantzaleak erail zituzten behin baino gehiagotan. Esaterako, Mamelena izeneko arrantza-flota donostiarraren kontrako erasoak sona handia izan zuen; bi arrantza-ontzi hondoratu baitzuen urpeko alemaniar batek 1917ko maiatzean. Alemaniarrek Ipar Euskal Herriko itsasontzi talde bat erasotu zuten hasieran, Donibane-Lohitzune inguruan, baina azkenik arrantzale donostiarren barkuak ere hondoratu zituzten, marinel dezente erailez.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vargas-Golarons et al., Ricardo. (2020). Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian. Auñamendi Entziklopedia [on line],, http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lehen-mundu-gerra-euskal-herrian/ar-104038/ or..
  2. (Gaztelaniaz) Recalada. Revista de divulgación marítima. .
  3. (Gaztelaniaz) Homenaje a Carlos Cid. Universidad de Oviedo 1989 ISBN 978-84-7468-173-4 . Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  4. La Voz de Guipúzcoa (1917/5/5).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • GONZÁLEZ CALLEJA, Eduardo eta AUBERT, Paul, Nidos de espías. España, Francia y la Primera Guerra Mundial, 1914-1919, Alianza Editorial, Madril, 2014.
  • NIEBEL Ingo, Al infierno o a la gloria. Vida y muerte del ex cónsul y espía Wilhelm Wakonigg en Bilbao. 1900-1936, Alberdania, Irun, 2009.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]