Iturralde Suit kalea (Iruñea)
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Iturralde Suit kalea, ofizialki Iturralde y Suit kalea, Nafarroako hiriburua den Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen kale bat da.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Joan Iturralde Suit (1840-1909) iruindar historialaria, saiakeragilea, margolaria eta Nafarroako Euskal Elkargoaren kide sortzaileetako bat izan zenaren omenez darama.
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Media Luna kalean hasi eta Rodeznoko Kondearen plazan amaitzen da. Tartean honako kaleek zeharkatzen dute: Aralar kalea, Erriberri kalea eta Amaia kalea.
Bestalde, Amaiurko Gaztelua kalea eta Pascual Madoz kalearekiko paraleloki doa.