Edukira joan

Izaskun Osés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaskun Osés
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIzaskun Osés Ayúcar
JaiotzaIruñea1984ko maiatzaren 11 (40 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta eta erizaina
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Izaskun Osés Ayúcar (Iruñea, 1984ko maiatzaren 11 -) nafar erizaina eta kirolaria da. Atleta paralinpikoa da, ikusmen urritasuneko T13 mailan aritzen dena.[1]

2016ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu eta brontzezko domina irabazi zuen.[2] Europako Txapelketan, zilarrezko bi domina irabazi ditu 400 eta 1.500 metrokoetan .

2018an beste zilarrezko domina bat lortu zuen.[3]

Izaskun Oses Ayucar-ek erizaintzako titulua lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta zainketa intentsiboetako erizaina izan zen Nafarroako Ospitalean, baina okularra izateak okerrera egin zuen eta uko egin behar izan zion bere lanari. Harrezkero, prestakuntza izan du ardatz nagusi. [4]

Osés beti izan da kirol guztien zalea, eta gaztetatik eliteko kirolean aritu da. Egokitu gabeko taekwondoarekin hasi zen, eta Espainiako selekzioarekin lehiatu eta hainbat aldiz txapeldun izan zen. Gainera, erizaintzako karrerarekin uztartu zuen, eta 12 urtez aritu zen horretan, bere ikusmen-patologia areagotu arte.[5]

Motibazioa galdu beharrean, urte horretan bertan brontzezko domina irabazi zuen Rio de Janeiroko Joko Paraolinpikoetan (2016), 1.500 m-tan.[5]

Izaskun Osésen ustez lorpenak lortzeko xedeak behar dira eta dauden fruituetan sinestea:

Niretzat oso garrantzitsua da egiten duzun horretan sinestea eta gauzak ondo egiten jarraitzea, horrela bakarrik lortuko baitu ahaleginak bere emaitzak. Nire trikimailua helburu txikiak ezartzea eta pixkanaka gainditzen joatea da.[5]

Koronavirusa zela eta, Tokioko 2020 Paralinpiar Jokoak atzeratu, eta 2021ean egin ziren. Izaskun Osések diploma bat lortu zuen 1.500 metroko T13 lasterketan. Seigarren postuan amaitu zuen, marka pertsonalarekin. Horretarako, bost urte oso gogorrak izan ziren prestatzeko. Ez zuen 24 ordu ere izan finalerdiaren eta finalaren artean berreskuratzeko. Hurrengoak Paralinpiar Jokuak Frantzian izango dira 2024an.[6]

Nazioarteko Palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joku Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Río de Janeiro (Brasil) Brontzea 1500 m T13

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Derribando barreras. Noticias de Navarra» web.archive.org 2018-06-30 (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
  2. «IPC Historical Results Archive» db.ipc-services.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
  3. Etxeberria, Julen. (2016-09-07). «Lehia baino askoz gehiago» Berria.
  4. «Athlete Bio» ipc.infostradasports.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).[Betiko hautsitako esteka]
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Izaskun Osés | Historias de superación | ALDI Supermercados» www.aldi.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
  6. (Gaztelaniaz) Pamplona, Lucía Valero. (2021-09-08). «Izaskun Osés: “Estoy contenta porque han sido unos años muy complicados”» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]