Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Universidad Pública de Navarra
Logo UPNA.svg
Universidad Pública de Navarra in August 2004.jpg
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eraikina.
Akronimoa NUP / UPNA
Ezarpena 1987
Mota publikoa
Errektorea Julio Lafuente López
Irakasleak 932 (2009-2010)[1]
AZP 482
Ikasleak 8.635 (2009-2010)
Graduaurrea 8.070
Graduondoa 1.353
Campusa Iruñekoa, Tuterakoa eta Osasun zientzetakoa
Kokapena Iruñea eta Tutera, Nafarroa, Euskal Herria
Helbidea Arrosadiako kanpusa z/g
31006 Iruñea
Telefonoa (+34) 948 169 000
Webgunea http://www.unavarra.es/indexeu.htm

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP, NAUP edo UPNA) 1987an sortu zuen Nafarroako Parlamentuak, herrialde honetan unibertsitate publiko bat egon zedin.

1996-97 ikasturteaz geroztik, 10.500 inguru horretan egonkortu da ikasle kopurua. Irakasleak, berriz, 600 inguru dira. Gaur egun 10.000 ikasletik gora daude matrikulatuak lehen eta bigarren ziklotan eta 700 inguru hirugarren zikloan. Ikasleen %92a Nafarroatik dator eta besteak Errioxa eta EAEtik batik-bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa Iruñeko Arrosadian kokatu zen. 260.000 m2 ditu, eta campus nagusitik kanpo ere baditu ikastegiak eta berari atxikitako zentroak. Campusa Javier Saenz de Oiza arkitekto nafar ezagunak egina da. 2000-2001 ikasturtean ikasketa hauek eskaintzen zituen: Enpresa Zientzietako diplomatura (1.067 ikasle), Ingeniaritza Tekniko Industriala, Lan Harremanetako diploma, Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketan lizentzia, Ingenieritza Industriala, Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa, Nekazaritza Ingeniaritza, Telekomunikazio Ingeniaritza, Ekonomia, Soziologia eta Zuzenbide lizentziak, eta Irakasle ikasketaks eta Erizaintza.

2010eko urrian Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapena jaso zuen NUPek.[2]

Fakultatea eta eskolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, 6 fakultate eta elkola osatzen dute NUP:

  • Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
  • Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
  • Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
  • Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
  • Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola
  • Zientzia Juridikoen Fakultatea

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun 23 gradu ezberdin egin daitezke. Hainbat lehen eta bigarren zikloko karrera daude oraindik, eta baita graduondoko ikasketak ere (Master titulu ofizialak eta doktoretza). [3]

Graduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
    • Ekonomia Gradua
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu bikoitza
    • Ekonomia Graduko Nazioarteko Programa
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko Nazioarteko Programa.
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa
  • Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
    • Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua (euskaraz)
    • Grado de Maestro en Educación Infantil (gaztelaniaz)
    • Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua (euskaraz)
    • Grado de Maestro en Educación Primaria (gaztelaniaz)
    • Gizarte Laneko Gradua
    • Soziologia Aplikatuko Gradua
  • Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
    • Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua
  • Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
    • Ingeniaritza Elektromekanikoko Gradua, Mekanika, Elektrizitatea eta Industria Elektronika espezialitateetan
    • Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza Gradua (Tuterako campusa)
    • Industria Teknologietako Ingeniaritzako Gradua
    • Telekomunikazioen Teknologietako Ingenieritza Gradua, honako berezitasun hauekin: Telekomunikazio Sistemak, Ikus-entzunezko eta Multimedia Sistemak, Telematika, Sistema Elektronikoak
    • Informatikako Ingeniaritza Gradua
  • Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola
    • Erizaintza Gradua
    • Fisioterapia Gradua (Tuterako campusa)
  • Zientzia Juridikoen Fakultatea
    • Zuzenbidea Gradua
    • Lan Harremanak eta Giza Baliabideak Gradua
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu bikoitza


Ikasketak eta euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz ikasteko eskubidearen inguruan hainbat kritika jaso ditu unibertsitate honek, batez ere Ikasle Abertzaleak taldeak eginikoak. Gaur egun ikasleen %33a baino gehiago euskalduna da baina karreren %10a baino gutxiago ikas daiteke hizkuntza honetan.

Garraiobide publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona1.svg Unibertsitateak 07:00 - 22:00 20´
TUCPamplona6.svg Arrotxapea - Nafarroako Unibertsitate Publikoa 06:45 - 22:15 15´
TUCPamplona9.GIF Renfe - Nafarroako Unibertsitate Publikoa 06:32 - 22:36 12´
TUCPamplona11.GIF Ezkaba - El Sario eraikina 06:38 - 22:08 15´

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Unibertsitatea zenbakietan
  2. (Euskaraz) berria.info (2010-10-22)
  3. Ikasketak: graduak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]