Iñaki Peralta
Iñaki Peralta | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria eta enpresaburua |
Iñaki Peralta (Iruñea, 1973) osasunaren kudeaketan espezializatutako ekonomialaria da. 2021eko urtarriletik Sanitaseko eta Bupako CEO edo kontseilari delegatua da Europa eta Latinoamerikarako.[1]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iñaki Peralta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean. Hainbat graduondo ikasi zituen sektore ekonomiko sanitarioan espezializatzeko: Zentro Sanitarioen Kudeaketako Esade Masterra, IEDEko MBA eta Wharton Business School-eko "Advanced Management Program" (Pennsylvaniako Unibertsitatea).[2]
Bere bizitza profesionalaren zati handi bat Sanitasen garatu da, Bupan (British United Provident Association) integratutako jatorri espainiarreko konpainian. 1997an iritsi zen erakundera, Iruñeko Sanitas Residencial El Mirador egoitzako gerente gisa. 1997 eta 2006 urteen artean, hainbat zuzendaritza-erantzukizun izan zituen Sanitas Mayores erakundeetan, besteak beste, eragiketen zuzendaritzan.[3] Sanitas Seguros enpresako lurralde-zuzendaria izan zen Espainiako ipar-ekialdean 2006 eta 2008 artean, eta Sanitas Hospitales enpresako zuzendari nagusia 2008 eta 2013 artean. Hainbat ospitaleren erosketaren arduradunetako bat izan zen, eta horrek sendotu egin zuen taldearen ospitale-sarea.[4]
2012an, Buparen Europa eta Latinoamerikarako zuzendaritza-batzordean sartu zen. 2013an Sanitas Seguros konpainiako zuzendari nagusi izendatu zuten. Aseguruak BBVArekin banatzeko akordioari ere lagundu zion, eta, horren bidez, BBVAren 300.000 bezero baino gehiago sartu zituen Sanitasen. Handik gutxira, Sabadell bankuarekin eta Assicurazioni Generalirekin egindako eragiketa errepikatu zuen. [5][6]
Mexikoko ikuskatzaile nagusi izendatu zuten 2019an. 2021etik Bupak Europa eta Latinoamerikarako duen gerentea da. Buparen negozioak kudeatzen ditu Mexikon, Brasilen, Txilen, Perun, Ekuadorren, Bolivian, Miamin, Polonian eta Turkian, baita Sanitasen ere Espainian.[7]
Konpainia digitalizatzeko prozesuaren arduradunetako bat izan da, eta 2022an 400.000 bideo kontsultatara iritsi zen.[5] Sektore sanitarioan lankidetza publiko-pribatuaren alde dago. Konpainian lan presentzialeko hiru egun eta telelaneko bi egun ezarri ditu. Digitalizazioak eraginkortasuna eta dinamismoa ahalbidetzen dituela uste du, nahiz eta lan-harremanen berotasuna eta konplizitatea murriztu dituen.[8]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta nerabezaroa Iruñean eman zituen, San Juan eta Txantrea auzoetan, eta aitona-amonak ere han bizi ziren. Irabia ikastetxean ikasi zuen.[1] Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Beisbolaren zalea da 7 urte zituenetik, eta entrenatzaile ere izan da.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sanitas, relevo en la cúpula: Iñaki Peralta, nuevo consejero delegado» www.plantadoce.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
- ↑ "Seguros",Aseguru Bitartekarien Elkargoaren aldizkaria, 2017ko abuztua, 147. zk.
- ↑ (Gaztelaniaz) Pamplona, DN. (2020-10-22). «El pamplonés Iñaki Peralta, nuevo CEO de Sanitas y de Bupa Europe & LatinAmerica» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Mendieta, Miguel Moreno. (2022-07-11). «Iñaki Peralta: “Queremos tener cada vez más centros médicos propios”» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendieta, Miguel Moreno. (2022-10-11). «Los clientes de Generali accederán a los servicios de salud de Sanitas» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendieta, Miguel Moreno. (2022-07-11). «Iñaki Peralta: “Queremos tener cada vez más centros médicos propios”» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Iñaki Peralta, consejero delegado de Sanitas: "Cuando dejéis de estar cansados, estaréis muy orgullosos"» Expansión 2021-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).