Jamón, jamón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jamón, jamón
Filma
Jatorrizko izena Jamón, jamón
Urtea 1992
Generoa film dramatikoa
film komikoa
Herrialdea Espainia
Italia
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Bartzelona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Bigas Luna
Gidoigilea(k) Bigas Luna
Quim Monzó

Antzezlea(k)
Stefania Sandrelli
Anna Galiena
Penélope Cruz
Javier Bardem
Jordi Mollà
Juan Diego





Ekoizpena
Ekoizlea Andrés Vicente Gómez
Edizioa Teresa Font
Bestelako lanak
Musikagilea Nicola Piovani
Argazki-zuzendaria José Luis Alcaine
Kanpo loturak

Jamón, jamón (euskaraz Urdaiazpiko, urdaiazpiko) 1992ko Juan José Bigas Luna kataluniar zinema zuzendariaren komedia erotiko filma bat da. Bertan, Stefania Sandrelli, Anna Galiena, Penélope Cruz, Javier Bardem, Jordi Mollà eta Juan Diego aktoreek antzeztu zuten.

1992ko Veneziako Mostran Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia lortu zuen (Juan José Bigas Luna). Filma Zaragozako probintzian dagoen Monegroak eskualdean filmatu zen, bertako oraindik gaur egun ikusgai dagoen Osborne edariaren iragarkiaren zezenaren eszena aski ezaguna bilakatu zelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

José Luis (Jordi Mollà) gizonezko barne-arropa ekoizten duen lantegi bateko nagusiak diren senar-emazte (Juan Diego eta Stefania Sandrelli) dirudun batzuen semea da, lantegi horretan bere neska-laguna den Silviak (Penélope Cruz) lan egiten duelarik. Silvia haurdun gelditzean, José Luisek bere gurasoen iritziari aurka eginez Silviari berarekin ezkonduko dela hitzematen dio. José Luisen amak Silviak bere semearekin ezkontzeko adina maila ez duela uste du, hortaz Raúl (Javier Bardem) izeneko zezenketari bat Silvia maitemindu eta semearengandik banandu dezan kontratatuko du. Baina istorioa korapilatuz joango da, Raúl bera Silviaz maitemindu eta Silviak guztia bere mutil-lagunaren amak prestatua izan dela ohartzen baita.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]