Jamestown

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jamestown
JamestownShips.jpg
Itsasontzi bat bere kaian
Udalerria James City konderria
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Koordenatuak 37°12′29″N 76°46′39″W / 37.20806°N 76.77750°W / 37.20806; -76.77750Koordenatuak: 37°12′29″N 76°46′39″W / 37.20806°N 76.77750°W / 37.20806; -76.77750
Garaia 1607
Jamestown non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Jamestown

Jamestown 1607. urtean ingeles kolonizatzaileek gaur egungo Estatu Batuetan sortu zuten lehen hirigunea da, gaur egungo Virginiako estatuan. James ibaiaren bokaleko uharte batean dago. Indiarrek tabakoa lantzen erakutsi zieten kolonoei, eta hura izan zen alde hartako ekonomia-alor nagusia luzaroan. Suak hiru aldiz hartu zuen hiria XVII. mendean, eta Jamestownetik Williamsburgera eraman zuten Virginiako gobernua. Jamestown XIX. mendean uharte bilakatu zen; ordu arte penintsula zen. Gaur egun ondare historiko gisa gordea dago eta ezponda bat eraiki dute uraren higaduratik babesteko. Parke Historiko Koloniala eratzen dute gaur egun Jamestownen aztarnak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jamestown Aldatu lotura Wikidatan