Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Cascante)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Cascante) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Cascante |
Koordenatuak | 41°59′58″N 1°40′45″W / 41.99933°N 1.67914°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1558 |
Jasokundeko Andre Maria eliza Pizkunde estiloko erlijio-eraikina da, Cascante herrian dagoena, Nafarroa Garaian. Joan Lopez Soroa, Luis Garmendia eta Anton de Albiztur Tuterako harginen diseinuaren arabera eraiki zen 1527 eta 1558 urte bitartean. Mende beraren bukaeran, konponketa lanak egin behar izan ziren.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia altura bereko hiru habearte ditu, zilindroz-formako zortzi zutabe, harroin altuak, moldurazio gotikoa eta kapitel erdi-jonikoak eta izar gurutze-gangak. Zutabeak 1’50 metroko diametrokoak dira. Erdiko habeartearen zabalera 8’35 m-koa da eta kapera nagusian amaitzen da. Alboetako habearteen zabalera 6’20 metrokoa da, eta habearteak 7’30 metrokoak presbiteriotik gertuen daudenak izan ezik; hauek 8’35 metrora iristen dira.
Eliza handi honen barrualdea, duela gutxi berreraiki beharrean gertatu zen, 1939an gertatu zen ustekabeko sute baten ondorioz. Berreraiketa honek korua, euskarri zilindrikoak eta terzeletedun gangak ukitu zituen; baina jatorrizko diseinuaren begirunez egin zen. Hasierako eraikinetik harlandu erregularrezko kanpoko hormak, Epistolako habeartearen atariak arku eskartzanoa du eta Lehen errenazimentuan ohikoak ziren Ebanjelarien irudiak dituzten mentsuletan oinarritzen den gurutze-gangatxo bat gordetzen da. Inguruko hormari itsatsitako kontrahormak zirkuluerdi-formako ebakidurazkoak dira, kanpokoak berriz, ertz angeluzuzeneko profilezkoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Euskal artearen historia II liburutik txertatu zen 2015-08-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.