Jaun Done Jakue
Itxura
Jaun Done Jakue | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.235 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′01″N 1°20′35″W / 42.917°N 1.343°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Jaun Done Jakue, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Nondik begiratzen diogun, Jaun Done Jakuek arras itxura desberdina azaltzen du. Gorraitz aldetik ezpelez jositako bizkar lau bat besterik ez da. Zanatz lepotik ordea, piramide erako itxura zirragarria dauka. Ohiko igoerak Imizkotz edo Gorraitz aldetik abiatzen dira, eta Batia lepora iristen dira. Ez dago bide markaturik tontorreraino, baina ezpelek ixteko mehatxua egiten badute ere, bidexkak aurki ditzakegu arazorik gabe tontor harritsuraino eramanen gaituenak. Gailur irekia denez, paisaia zabalak ikusiko ditugu bertatik, bereziki hurbileko Korona-Errazu, Pausaran eta Labiako mendilerroaren gainean.