Jaunden
Appearance
Jaunden | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.035 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°38′31″N 2°37′01″W / 42.642°N 2.617°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Jaunden, Araba probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Basoaren erdian galdutako haitz bat baino ez da tontor hau eta arretaz jarraitu behar da arrastoa buzoiak markatzen duen tontorra topatzeko. Erpin geodesikoa Iparmendebaldeko bizkar batean dago, kilometro eta erdira gutxi gora-behera, ikusmira zabalagoekin, eta hura ere ez da topatzen erraza, sastraka artean baitago. Ibilbidea osatzeko edo entretenigarriago egiteko, Laño inguruko haitzulo artifizialak bisitatu ditzakezue, urrutira gabe. Las Cruces izeneko lekutik abiatuz gero, berriz, Semendia ere gertu gelditzen da, errepidearen beste aldean.